Hiriko txoriak. Ezaugarriak eta txoriak lotu.

1. Jantzi zuri-beltza dute eta ez dira sekula geldirik egoteko zale.

2. Nekez pausatuko dira hormetan, baina egiten dutenean etxe zaharretako horma arrakalduak leku egokiak dira haientzat.

3. Emeak luma nabarragoak ditu hiri barruan babes hobea izan dezan.

4. Hirietako txoririk txikiena da.

5. Eltxo eta beldar jale amorratua da eta, beraz, laguna baserritarrarentzat.

6. Afrika aldean negua pasatu eta urtero itzultzen dira habia berera.

7. Euskal Herriko herrialde batek ematen dio izena.

8. Ia dena egiten du hegan: jan, lo, ernaldu.

9. San Blasetarako gure zeruetan da, goiztiarra da beraz.

10. Baserrietan uztak hondatzen dituzte eta hirietan zikinkeria besterik ez dute atzean uzten: kaka eta gorotza.

11. Emeak ez du lumaje deigarririk. Arra, ostera, gehiago nabarmentzen da paparralde beltzez eta bekoki nabarrez.

12. Egiptoarren garaitik hiritartu egin da, baina kaiolan sartuz gero laster bizi-poza galdu eta hilko litzateke.

13. Polito moldatzen dira txitxarro ale ederrak txikitzen.

14. Eme biren artean eman diete kumeei bazkatzen.

15. Palmondo batean ikusi dugu habia eginda.

16. Bequerrek maitasunezko eta herriminezko olerki bihozkorretan goraipatu zituen, eta erromatarrek udaberriaren ezaugarritzat hartu zituzten.

17. Itsas-labarretan eta inguruko hirietan bizi dira.

18. Gizakiari ez dio jaramon handirik egiten, eta kanpandorre gainetan egiten du habia