Hiriko txoriak. Berridazketak.
Esaldiak berridatzi.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Jantzi zuri-beltza dute eta ez dira sekula geldirik egoteko zale. (nahi izaten)
Emeak luma nabarragoak ditu hiri barruan babes hobea izan dezan. (Emearen)
Hirietako txoririk txikiena da. (Hirietan ez dago)
Eltxo eta beldar jale amorratua da eta, beraz, laguna da baserritarrarentzat. (Izugarri maite du)
Afrika aldean negua pasatu eta urtero itzultzen dira habia berera. (itzultzeke)
Euskal Herriko herrialde batek ematen dio izena. (dauka)
Ia dena egiten du hegan: jan, lo, ernaldu. (ohi)
San Blasetarako gure zeruetan da, goiztiarra da beraz. (orduko)
Baserrietan uztak hondatzen dituzte eta hirietan zikinkeria besterik ez dute atzean uzten: kaka eta gorotza. (kalte egiten)
Emeak ez du lumaje deigarririk. Arra, ostera, gehiago nabarmentzen da paparralde beltzez eta bekoki nabarrez. (esker)
Egiptoarren garaitik hiritartu egin da, baina kaiolan sartuz gero, laster bizi-poza galdu eta hilko litzateke. (ba-)