1. Kaiku batean jar ezazu ura, amoniako pixka bat eta pepino-zukua. Dena nahastu eta trapuarekin garbitu. Lourdes Hernandez Molina, Legazpi 6 Euskaltegiko ikasleak bidalia.
| | |
2. Berogailuaren atzean zilarrezko papera ipini. Bero gutxiago joango da atzeko hormara. Argindarraren fakturan nabarituko duzu. Berogailua leihoaren azpian? Ez. Inolaz ere ez. Beroak leihotik ihes egiten du.
| | |
3. Oinak pixka bat handituta egoten dira arratsalde-iluntzean, beraz, oinetakoak erosi ordu horietan. Goizean goiz erosten badituzu, berriz, estu izango dituzu iluntzerako. | | |
4. Egun batean arropan txiklea itsasten bazaizu izotz zati bat hartu eta arropa azpian ipini. Hotzak estutu egingo du arropa txiklearekin. Minutu batzuk pasa eta gero kendu egingo dugu txiklea. Eibarko Udal Euskaltegiko BEATRIZ GARCIA ikasleak bidalia
| | |
5. Egun batean jertsean bolak ateratzen zaizkizu. Zer egin? Hartu jertsea eta sartu izozkailuan. Laga han hogeita lau ordu eta gero jertsea atera izozkailutik eta bolak kendu bizarra mozteko aitzurraz. Eibarko Udal Euskaltegiko ARANTZA PASCUAL ikasleak bidalia
| | |
6. Autoko haize-garbigailua puskatzen bada, patata bat hartu eta erditik ebakiko dugu. Kristalean igurtziko dugu. Holaxe, ura irristatu egingo da kristaletik. José Ramón Iturrieta Gutiérrez, Legazpi 6 Euskaltegiko ikasleak bidalia.
| | |
7. Kanabera-azukrea erraz gogortzen da. Gero ezin koilara sartu. Askatu nahi baduzu, sartu moldeko ogi-zerra bat zorroan eta itxita eduki zorroa. Handik ordu batzuetara ogi-zerra atera. | | |
8. Jende askok olio bero-berotan frijitzen ditu arrautzak. Baina kiskali egiten dira zuringo-bazterrak. Eta gorringoa ere lehortu. Olio epelean ipintzen baduzu, hobeto. Gorringoari bota olioa gainetik, eta azal zurixka egiten zaionean, hasi zuringoari botatzen olioa. Eta mamitzen denean, berehala atera oliotatik. Baina kontuz! Arrautza errun berriak erabili. | | |
9. Kotoizko alkandora eta jertseen kolorea galdu nahi ez baduzu, garbitzen dituzunean, kontu izan eta azken uretan koilarakadatxo bat ozpin bota. Ikusiko duzu, berri-berri edukiko dituzu!! Leintz Udal Euskaltegiko Kontxi Montoya Aransay ikasleak bidalia
| | |