KAIXO, MIKEL! -Lagunarteko gutuna-Euskara eta Literatura. Ibaizabal.

Esaldiak ordenatu

1. Kafea eta kopa ere hartzen dute etxekoek, baita Arantzak ere;
2. Baserriko alabarik gazteenak hemeretzi urte dauzka, nik baino urte bat gehiago, eta berak egiten duen guztia egiten dut neuk ere:
3. goizaldean jaiki, ikuilura joan behiak gobernatzera eta, azkenik, ortuan lanean ibili ondoren, bazkaldu.
4. Ordura arte, agur bero bat. Irene
5. Hilabete eta erdi pasa da euskara ikastera baserri honetara etorri nintzenetik eta benetako baserritar bihurtuta nagoela iruditzen zait.
6. Ikusiko duzu zenbat ikasi dudan egun hauetan!
7. Hortik aparte, euskaraz egiten dut altxatzen naizenetik oheratu arte.
8. Barkatu lehenago ez idazteagatik, baina oso lanpetuta ibili naiz azken egunetan.
9. Harrituta utziko zaitut bi aste barru berriro zurekin elkartzen naizenean.
10. Bestalde, hemen "sendo" jaten dute: lapikokoa-indabak eta- eta okela asko.
11. niri, ordea, basokada esne ematen didate.Gaztea eta "hirikumea" naizenez, badakizu ...
12. Markinan, 2000ko abuztuaren 20an
13. Hemen, baserrian, Arantzarekin ibiltzen naiz beti.
14. Horixe da gure eguneroko plana.
15. Kaixo, Mikel!