LEHENGO HERRIAK / LEHENGO BIZIMODUA. BAIETZ 3. Argitalpen Zerbitzua, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA. Urte gutxitan gure herriak eta auzategiak asko aldatu dira. Etxeak, errepideak, zerbitzuak eta abar, eta horrekin batera bizimoduak ere bai. Gaur kalera irten gara adineko jendeari lehengo eta oraingo bizimoduaz galdetzeko.

Esaldiak osatu

1. aitona: Lehen bai herri polita hau! Gu gaztetan hor, plaza erdian, pilotan eta futbolean ___________ ginen, baina orain gazteek ezin dute ezer ___________, dena automobilez beterik dago eta.

2. aitona: Lehen kale hauek lokatzez beterik ______________ ziren, baina orain dena asfaltatu dute eta parke ederra ____________ digu Udalak.

3. aitona: Lehen hemen bolatoko eder bat zegoen eta hor __________ ginen igandero gazteok. Eta hor ondoan jaietan idiprobak ikusten genituen, probaleku eder bat zegoen eta, baina orain etxeak egin dituzte eta _____________ dira gauza polit horiek.

1. amona: Gaztetan ibai horretan bainatu egiten ginen eta amuarrain ederrak ere ____________ genituen. Baina gaur egunean ezin daiteke ezer egin: herria fabrikaz _________ da eta zikin-zikin dator ibaia.

2. amona: Ho! Gaztetan oinez ____________ ginen inguruko herrietako erromerietara. 20 kilometro ere egiten genituen oinez erromerietara joateko senargai bila. Gaurko gazteek ez dute hori _________, ezta?