Tronpatu. BERRIKETAN 3 IKASLEAREN LIBURUA, Gabriel Aresti Euskaltegiko Didaktika Taldea. Hurrengo testuan letra beltzagoz ematen zaizkizun definizioak ordezkatu behar dituzu dagozkien izenez. Adibidez: (...) ez zuen goizero egiten dugun otordua jan (...) / (...) ez zuen gosaria jan (...)

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
Ordua esaten duen tresnak jo ondoren, data adierazten duen paperean zer egun zen begiratu zuen.

Lo egiteko erabiltzen den gelatik irten baino lehen, gizakiok larru gainean eramaten ditugun oihalak jantzi zituen. Geroxeago, konketa egoten den gelarantz joan zen, aurpegia garbitzeko asmoz.

Etxean gosaltzeko astirik ez zuenez gero, edari alkoholikoak eta kafea zerbitzatzen dituen leku batera joan zen. Baso bete behiek ematen diguten likido zuri bero eskatu zuen. Mahai gainean erosteko erabiltzen diren metalezko borobil batzuk utzi zituen.

Kioskoan zer berri dagoen jakiteko erabiltzen dugun papera erosi zuen. Autobusak geratzen diren lekuan ordu erdi bat eman ondoren, larunbataren ostean doan eguna zela eta ez zuela lanera joan behar konturatu zen.
___________________________________________________
jo ondoren, zer egun zen begiratu zuen.

irten baino lehen, jantzi zituen. Geroxeago, joan zen, aurpegia garbitzeko asmoz.

Etxean gosaltzeko astirik ez zuenez gero, batera joan zen. Baso bete bero eskatu zuen. Mahai gainean batzuk utzi zituen.

Kioskoan erosi zuen. Autobus- ordu erdi bat eman ondoren, zela eta ez zuela lanera joan behar konturatu zen.