1. Distiratsua, fina eta leuna da. Ez du surik hartzen, elastikoa da, urari eutsi egiten dio, dezente zimurtzen da eta intsektuek ez diote eraso egiten. Eskuz garbitu behar da, ur hotzez, igurtzi eta estutu gabe. Ehun hau lixibarik gabe garbitu behar da eta kontu handiz lixatu. Lehorrean ere garbi daiteke edozein disolbatzaile erabiliz, baina kontuz. Zuntzak
biskosa
nylona
poliesterra
lihoa
zeta
kotoia
artilea
2. Ehun honek eutsi egiten dio urari eta horregatik, nekez lehortzen da: larruazalaren berotasuna ederki gordetzen du, gozotasuna emanez. Ehun honek ez du su hartzen eta ez da urtzen. Malgua da, ez du forma galtzen eta gutxi zimurtzen da. Azidoak jasaten ditu baina lixibak ez. Sitsak jo dezake, eguzkiarekin horitu egiten da eta ez du elektrizitate estatikorik biltzen. Ehun hau ur epeletan garbitu behar da, kontuz eta xaboi neutroa erabiliz, baina igurtzi eta bihurritu gabe. Ahal dela, jantzi hauek etzanda lehortu behar dira. Zuntzak
biskosa
nylona
poliesterra
lihoa
zeta
kotoia
artilea
3. Oihal-mota hau freskoa eta erabiltzeko erosoa da. Erretzen denean, paper errearen usaina ateratzen du. Azidoak ez ditu ongi jasaten, baina lixiba bai. Kotoiak abantaila handiak ditu kontserbaziorako; garbiketan igurtzi eta bihur daiteke eta erraz lixatzen da, ehuna pixka bat hezea dagoenean. Lehorrean ere garbi daiteke. Zuntzak
biskosa
nylona
poliesterra
lihoa
zeta
kotoia
artilea
4. Udako jantzi freskoak egiteko oso estimatua da. Harilkatzeko erabilitako teknikaren arabera, batista bezain ehun fina edo olana bezain lakarra egin daiteke. Ura zurgatzeko gaitasuna dela eta, oso ehun freskoa da. Kontserbazioko ezaugarriak kotoiaren berdin-berdinak dira. Zuntzak
biskosa
nylona
poliesterra
lihoa
zeta
kotoia
artilea
5. Distiratsua edo matea, beroarekin sentibera eta elastikotasun handikoa da. Ura zurgatzeko oso gaitasun txikia du eta azido eta izpi ultramoreen aurrean oso erresistentzia apala du. Ongi jasaten ditu garbiketak, baina kontu handiz lixatu behar da. Zuria baldin bada, onartzen du lixiba. Lehorrean garbi daiteke. Zuntzak
biskosa
nylona
poliesterra
lihoa
zeta
kotoia
artilea
6. Kotoiaren antzekoa da, baina kalitate kaskarragokoa. Ura zurgatzeko gaitasun handia du. Azidoak ez ditu ongi jasaten, hezetasuna ere ez eta kolorea ere ez da oso sendoa. Lehorrean garbitu eta zapi busti baten azpian eta arreta handiz lixatu behar da. Zuntzak
biskosa
nylona
poliesterra
lihoa
zeta
kotoia
artilea
7. Distiratsua edo matea izan daiteke, ukitu gozokoa eta ez nylona bezain gardena; nahi den koloreko oihala egiteko aukera ematen du. Erretzean ke beltza ateratzen du. Oso elastikoa da. Urari ez dio ia eusten eta horregatik, aiseago izerditzen gara eta ez da egokia klima hezeetarako. Hotzean nahiz lehorrean garbi daiteke, baina amoniakorik gabe. Oihal zuriek onartzen dute lixiba. Bero lehorra ongi jasaten du, baina hezea ez. Zuntzak
biskosa
nylona
poliesterra
lihoa
zeta
kotoia
artilea