<=
ISTRIPUA HIRIAN. BERRIKETAN 3 IKASLEAREN LIBURUA, Gabriel Aresti Euskaltegiko Didaktika Taldea.
Testua irakurri eta esan beheko esaldiak EGIA ala GEZURRA diren.
EUSKALPRESS AGENTZIA: Euskal Herriko hiri batean, arratsalde bateko zazpiak inguruan ezbehar handi bat gertatu zen. Negu mina zen, eta oso eguraldi txarra zegoen. Autobus geralekua jendez leporaino beterik zegoen. Jendea kokoteraino zegoen, autobusa ez zetorrelako. Bi autobus etorri ziren. Geratu behar zuten arren, ez zituzten ateak zabaldu, bete-beteta zihoazelako.
Geralekuan 55 bat urteko gizon bat zegoen. Gabardinaz jantzita zegoen, eskuan euritakoa zeukalarik. Ospitalera joan behar zuen eta presa handia zeukan, ospitalean emaztea bisitatu behar zuen eta.
Hirugarren autobus bat etorri zen baina pertsona birentzako lekua baino ez zegoen. Gizona hirugarren zegoen. Barrura sartu zen. Txoferrak esan zion ez zegoela lekurik, beheratu behar zuela. Gizonak ezetz esan zion. Eztabaidatzen hasi ziren.
Txoferrak autobusa geratu eta poliziari deitu zion. Gizonak euritakoa hartu eta kolpe izugarria eman zion buruan. Gero, alde egin zuen. Poliziak harrapatu eta komisaldegira eraman zuen.
Txoferrak hiru bat hilabete eman beharko ditu ospitalean eta ziur aski ezingo du berriro bere lana egin.
Bi egun barru epaiketa hasiko da. Fiskalak 20 urteko gartzela zigorra eskatzen du.
EGIA/GEZURRA
1. Autobus geralekuan jendea oso haserre zegoen.
Egia
Gezurra
2. Bi autobus etorri eta bete-bete egin ziren.
Egia
Gezurra
3. 55 urteko gizon bat bere emaztea bisitatzera zihoan ospitalera.
Egia
Gezurra
4. Hirugarren autobusean bi pertsona baino ez zihoazen.
Egia
Gezurra
5. Gizonak ez zuen autobusetik jaitsi nahi.
Egia
Gezurra
6. Poliziak txoferra atxilotu zuen.
Egia
Gezurra
7. Txoferra oso larri dago ospitalean.
Egia
Gezurra
8. Gizona 20 urterako epetxeratu dute.
Egia
Gezurra
Erantzuna egiaztatu
Ados
<=