DIAMANTEAREN LAPURRETA. BERRIKETAN 3 IKASLEAREN LIBURUA, Gabriel Aresti Euskaltegiko Didaktika Taldea.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
Erakusketa batean diamante bat lapurtu dute. Detektibe bat arduratu da kasu honetaz, bildu dituen datu guztiak txosten batean bildu dituelarik. Lau dira susmagarriak eta hotel batean daude, oporretan.

1. Loiun bizi dena lapurra baino pisu bat beherago dago.
2. Ile kizkurra eta beltza daukanak Dukados erretzen du eta ez da Loiukoa, Eibarkoa baizik.
3. Bittor ez da pipaz erretzen duena eta ile errubioa dauka.
4. Ximun lapurra baino pisu bat gorago dago.
5. Lapurra ez da 4. pisuan dagoena.
6. Ilerik ez daukanak pipaz erretzen du eta diamantea lapurtu duena da.
7. Bittor 1. pisuan dagoena da.
8. 3. pisuan dagoena Markinakoa da.
9. Ile luzea daukana Tolosakoa baino pisu bat gorago dago eta Markinakoa da.
10. Azkenengo pisuan dagoena Itziar da.
11. Dukados erretzen duena ez da Joseba.
12. Erretzen ez duena 1. pisuan dago eta ez da Tolosakoa.
13. 3. pisuan dagoenak Fortuna erretzen du eta ile luzea daukana da.
14. Ilerik ez daukana Tolosakoa da.
15. Pipaz erretzen duena Markinakoa baino pisu bat beherago dago.
16. 3. pisuan dagoena ez da Joseba.

IZENA PISUA HERRIA TABAKOA ILEA





Nor da lapurra? .