Kontsumo arduratsua / Urola Garaiko Garapenerako Agentzia / http://www.uggasa.com/pdf/Dekalogoa.pdf

Esaldiak osatu

1. Ura
Ez galdu ur tanta bat ere: minutuko 10 tanta alferrik galdutako 2.000 litro izan litezke urtean. Konpondu iturriak, iturriak
itxita mantendu, bainatu ordez dutxatu, komuna _______________ erabili, eta arropak edo ontziak garbitzerakoan garbigailuak goraino bete eta beharrezkoa den xaboia bakarrik erabili.

2. Jakiak
Bertako jakiak erosi, eta ahal dela, __________________. Horrela, garraioan dirua eta energia aurreztu eta kalitatezko jakiak kontsumitzeko aukera izango dugu. Zilarrezko paperaren erabilera saihestu, eta bildukinak berrerabili bota aurretik.

3. Erosketak
Erosketak egitera joan aurretik pentsatu zer erosi: produktuak erosi, ez bildukinak, erosi baino lehen irakurri, eta _______________ duten produktuak erostea saihestu. Erosketak egitean elkartasunez jokatu, produktuen jatorrian eta bizi-zikloan pentsatu.

4. Hondakinak
Aurreztu, berrerabili eta birziklatu. Hondakinik onena ______________ da! Ezinbestekoak, ahal dela berrerabili, eta bestela birziklatu (hondakinak bota aurretik bereizi).

5. Mugikortasuna
Erabili zure motorra: oinez edo bizikletaz ibili!. Bestela _________________ erabili, eta zure autoa erabili beste aukerarik ez
baduzu, ez ibili bakarrik. Kotxea konpartitu eta sasoi onean mantendu, ingurua kutsatu ez dezan. Gutxiago kontsumitzen duten autoak erosi, eta lasai gidatu.

6. Etxea
Etxea ondo isolatu (kristal bikoitzekin, gortinekin, pertsianekin, etab.), eta behar denean bakarrik aireztatu: 10 minutu
nahikoak dira etxeko aire guztia berriztatzeko. Etxeko termostatoa ez eduki 20ºC baino beroago, eta ura berotzeko termoak 60ºC ez gainditzea bermatu. ________________ ez da beharrezkoa, eta ezta gomendagarria ere. Egur tropikalarekin egindako altzaririk ez erosi.

7. Energia
Etxetresna elektrikoak behar direnean bakarrik erabili, eta bestela itzali (saihestu “stand by” egoera). Sukaldean ez gastatu alferrik energiarik, eta kontsumo baxuko bonbilak erabili. Pilen kontsumoa aurreztu, ahal dela ________________ erabili: pilen energia 450 aldiz garestiagoa da, eta pilak deuseztatzea oso prozesu kutsakorra da. Ahal duzula energia berriztagarriak erabili.

8. Aisialdia
Kontsumorik eskatzen ez duen aisialdiaz gozatu: baliatu zure __________________ irekietaz.

9. Oporrak
Gogoratu hegazkinak direla atmosfera gehien kutsatzen duten ibilgailuak. Giza eskubideak eta ingurumena errespetatzen duten bidaiak aukeratu, eta zoazen lekuan, errespetatu ________________, kontsumitu hangoen mailan eta ekidin zabor pilaketa.

10. Bioaniztasuna
Bertako landareak landatu, ura eta elikagaiak aurreztuko dituzu, eta __________________ ez askatu naturan (ez landare eta ezta animaliarik ere). Errespetatu babestutako flora eta fauna edonon.