Aurpegi anitzeko bizimodua. (eitb/erreportajeak/2008/04/27). Jende gehiena erlojuaren kontra bizi da eta gustuko dituen ekintzak egiteko astirik ez duen bitartean, beste batzuek bi lan dauzkate edota hobbya diru-iturri bihurtu dute.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Lana, umeak eta etxea askotan entzuten ditugun aitzakiak dira gustuko izan arren, kostatu egiten zaizkigun ekintzak ez egiteko. Dena den, bada denetarik egiten duenik ere. Arrazoi ekonomikoak direla edota zaletasunak direla, lanean eta aldi berean ikasten aritzen dira batzuk. Beste batzuek, berriz, lana gustura egitea dute helburu eta horregatik hobbya lanbide bihurtu dute.
-Pertsona batzuk ikasten hasten dira edota hobby-a lanbide bihurtzen dute, lan arazoari irtenbidea bilatzeko.
Egia
Gezurra
"Krisiak dauden arren, merezi du" Badirudi Asier Habans donostiarrak egunean 24 ordu baino gehiago dituela. Suhiltzaile lanetan aritzen da eta aerobiceko eskolak ematen ditu gimnasioetan. Horrez gain, eskolak emateko argibide liburu bat ere idatzi du. "Hobby bezala hasi eta lanbide bihurtu da", aitortu du. Erritmoa jaitsita dabil azkenaldian, baina ez bi lanbide horiek gustuko ez dituelako, arkitektura ikasten hasi delako baizik. "Horrenbeste gauza egiteak esfortzu handia eskatzen du. Krisiak izaten dira. Horregatik merezi ote duen galdetzen diot maiz neure buruari", esan du Asierrek. "Erantzuna, baiezkoa da: Merezi du".
- Asier, krisiari aurre egiteko, arkitektura ikasten ere hasi da.
Egia
Gezurra
Zerikusirik ez duten lanbideak Manuelek ere bi lanbide ditu. Astean zehar Bilbon ireki berri duen ile-apaindegian egiten du lan. "Larunbat gauetan, berriz, margotu eta drag queen bihurtzen naiz", azaldu dio EiTBri. "Arazo ekonomikoak daudenean, beste lan bat edukitzeak lagundu egiten du". Horrez gain, "asko gustatzen zait. Bizi egiten dut. Hori bai, zapata takoidunetatik jaitsi eta Manuel bihurtzen naiz berriro. Divina Diva kamerinoan geratzen da", esan du Manuelek.
- Manuel, krisi ekonomikoa zela eta, beste lan batean hasi zen.
Egia
Gezurra
Kazetaritza ikaslea eta pailazoa. Horrela laburbildu daiteke Kattalin Ansorenaren eguneroko jarduna. Astelehenetik ostiralera klaseetara joaten da. Arratsalde eta asteburu batzuetan, berriz, pailazo lanetan aritzen da Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior taldearekin. "Batzuetan gogorra izaten da, baina gustura egiten dudanez, ez zait inporta", esan du Kattalinek. Asier, Manuel eta Kattalinek oso lanbide ezberdinak dituzte. Hala ere, denak aldi berean egitea posible dela erakutsi digute.
-Kattalinek ikasi ez ezik pailazo lanetan ere aritzen da.