ESNEZALEAK ETXEZ ETXE. ANTZINAKO LANBIDEAK (http://www.aiurri.com/fitxategia_ikusi.php?produktua=lumane&publidata=2007-05-18&zenbakia=001&orria=013) Lanbideen gaia ere etengabe aldatuz joan da urtetan zehar. Hainbat langintza bazenik ere ez da gogoratuko bakarren bat. Aurrekoek bizimodua zertan eta nola ateratzen zuten jakitea, gai polita izan daiteke gazteagoentzat ere. Esnezaleetatik hasi eta perratzaileak bitarte, hamaika lanbide ezberdinen berri dakargu. Eskulanak garrantzia handia zuen, ez zuten makinen eta teknologia berrien aurrerapenik ezagutzen. Batean edo bestean, ahal zen moduan ateratzen zuten bizimodua orduan ere. Hori bai, lana gogotik eginez…

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
   Arregirenera      astoz      banaketarako      baserrietako      behorraren      hirukoak      norbaitek      tabernetarako   
Antzina-antzinan, oreka ondo baino hobeto mantenduz, marmitak buruan hartuta banatzen zuten esnea. Geroago, astoa edo laguntzaz esnezale ugari ibiltzen zen esne partiketan. Izan ere, garai hartan esnea etxera eramaten zen, ez zen dendetan erosten, letxerian izan ezik. Letxerian mantekilla edo gazta egiten zuten esnearekin, baita izotza ere. Amasarrak ziren esnezale gehienak, Pepita Lasa eta Maritxu Mendizabal tartean. Villabonatar neskak ere aritzen ziren amasar esnea etxez etxe banatzen; “Bordan eta beste hainbat baserritan esnezale asko zeukaten . Ni urte askoan aritu nintzen marmita hartu eta Villabonan esnea banatzen. Astoan ekartzen ziguten esnea, gu ez ginen Amasara bila igotzen” azaldu du Maria Luisak. Maritxu Mendizabalek “guk, kozkorrak ginen arte, ez genuen etxeetan esnerik banatzen. Villabonako letxerira eramaten genuen jasotako guztia. bai, hara txikitatik ezagutu dut marmita txiki batean nola eramaten genuen esnea. Enkarguak han egiten genituen, jakiak ere izaten baitzituzten, olioa nola erosten genuen gogoan dut”. Amasatik Villabonara esnezale gehienak jaisten ziren, baina ez guztiak: Pasusko Pepita behorraren gainean jaisten zen. Asto-zestoak bi marmita sartzekoak baziren, eginarazi zituzten Pasuskoek. Behorra altuegi geratzen omen zitzaion Pepitari eta animalia koska baten ondoan jarri, buelta emanarazi eta antzeko sistemak asmatu behar izaten zituen. Esnezaleek marmitetan ekartzen zuten esnea eta ez zuten, oro har, baserriko beste elikagairik ekartzen, baldin eta zerbait zehatza eskatzen ez bazien.