ARRAIN ETA FRUTA SALTZAILEAK KALEAN. ANTZINAKO LANBIDEAK. (http://www.aiurri.com/fitxategia_ikusi.php?produktua=lumane&publidata=2007-05-18&zenbakia=001&orria=013). Lanbideen gaia ere etengabe aldatuz joan da urtetan zehar. Hainbat langintza bazenik ere ez da gogoratuko bakarren bat. Aurrekoek bizimodua zertan eta nola ateratzen zuten jakitea, gai polita izan daiteke gazteagoentzat ere. Esnezaleetatik hasi eta perratzaileak bitarte, hamaika lanbide ezberdinen berri dakargu. Eskulanak garrantzia handia zuen, ez zuten makinen eta teknologia berrien aurrerapenik ezagutzen. Batean edo bestean, ahal zen moduan ateratzen zuten bizimodua orduan ere. Hori bai, lana gogotik eginez…

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
   Antxoez      edonork      egunez      etxeetaraino      Garaian      Haietako      Herrikoak      honuntza      inguruko      Pobreen   
Garai batean, arrain saltzaile asko ibiltzen zen Villabonako nahiz Amasako kaleetan. “Bai, bai, gure igotzen ziren arraina saltzera” diote amasarrek. Arrain saltzaile ugari ezagutu zuten herrian: Maria `peskadora´, Karmen Zubeldia, Roxario Garaiar… batzuek arraindegia zabaldu zuten geroago, baina hala ere, karroa hartuta, etxez etxe ibiltzen ziren arraia banatzen. “ bai, baina Aiatik barrena, mendiz, Orioko arrain saltzaileak ere etortzen ziren antxoak saltzera. Pentsa!, `Antxoa freskoa!´, egiten zuten oihu. Dozenaka saltzen ziren”. gain zein arrain gehiago saltzen zen orduan? “Angulak ere bai! Merke gainera. Bisigua ere egun baino askoz ere merkeago saltzen zen orduan. Katuarraina ere dezente, azala kendu behar zitzaion arrain itsusia izanagatik, tomate pixka batekin, bai gozoa! Peskadilla txiki horietakoak ere baziren. Pantxoak, palomitak, oilarrak… Xapoa geroago etorri zen eta bakailaoa, garai hartan, ez zen ikusi ere egin nahi. jana zela esaten zen”. Kontu bitxi modura, ba al dakizue garai batean San Tomas txitxarroak oparitzen zituztela Donostiako portuan? Arrazoia, “garai horretan asko izaten zelako”.

Ez dute zalantzarik egin, “fruta saltzailerik ezagunena Andoaingo `Ederra´ zen. Nafarroatik etorri zen Andoainera, Dionisio Alvarez zuen izena. Andoainen nahiz herrietan saltzen zuen fruta, batzuetan Txopeitia koinatarekin ibiltzen zen”. garaiko fruta saltzen zuen, “orduan urte guztian ez baitzen denetarik izaten. Laranja, sagarra, platanoa… Beno, platanoa ez zuen jaten. Kanarietatik ekartzen zutenez, garestia zen. Nork jango orduan platanoa! 1928 urte inguruan iritsi zen . Egun saltzen diren beste fruta asko ez genituen ezagutzen. Urte garai honetan gaztaina izaten zen ugari”. `Ederra´z gain, saltzaile gehiagoere etortzen zen laranjak edo beste fruituren bat saltzera. Fruta saltzailearen parean, egun baino elikagai gehiago saltzen zen kalean, besteak beste, eztia.