ERREKADISTA, SASKIA BETE ENKARGU. ANTZINAKO LANBIDEAK. (http://www.aiurri.com/fitxategia_ikusi.php?produktua=lumane&publidata=2007-05-18&zenbakia=001&orria=013). Lanbideen gaia ere etengabe aldatuz joan da urtetan zehar. Hainbat langintza bazenik ere ez da gogoratuko bakarren bat. Aurrekoek bizimodua zertan eta nola ateratzen zuten jakitea, gai polita izan daiteke gazteagoentzat ere. Esnezaleetatik hasi eta perratzaileak bitarte, hamaika lanbide ezberdinen berri dakargu. Eskulanak garrantzia handia zuen, ez zuten makinen eta teknologia berrien aurrerapenik ezagutzen. Batean edo bestean, ahal zen moduan ateratzen zuten bizimodua orduan ere. Hori bai, lana gogotik eginez…

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
   batzuen      berari      etxeraino      haren      hurrengora      litroko      patrikarako      Porturenean      tabernako      zuzendariaren   
Maria `errekadista´ oso ezaguna zen Villabonan, “arraina saltzen aritu zen lehenengo eta errekadista hasi zen gero; enkarguak egiten. Salvadorako alaba zen. Zerbait behar izanez gero, kalean ikusitakoan nahiz etxera joanda, Donostiatik ekartzeko eskatzen zitzaion, egunero joaten baitzen hiriburura, tranbia hartuta. Ekarri edo entregatu, Donostiara zerbait eraman behar bagenuen ere, esaten genion. Donostiako kale guztiak ezagutzen zituen, ez pentsa, garai hartan hori ez zen oso ohikoa. `Ekaizkidazu botoiak halako dendatik´, eta eskatutakoa ekartzen zuen, gainera. Balio zuena ordaindu eta arte”. Maritxu Mendizabalek beste aipamen bat ekarri du mahaira, “gerra ondorenean, Manolita Egañari esnea eramaten zion Donostiara. Goizero jaisten genion baserritik esnea Mariari.

Hiru bi marmita txikirekin ibiltzen zen bueltaka; betea eraman eta hustutakoa ekarri”. Mariaren irudia ondo gogoan dute guztiek, “amantala beltz handi batekin ibiltzen zen Maria, bi patrika zituen; gauzak gordetzeko. Bota altuak janzten zituen. Ilea motz-motza zuen eta antiajuak lodi-lodiak”. Joxe Mari `Okerra´ ere oso abila zen herrian enkarguak egiten. “Hark ordea, dirurik ez zuenean bakarrik egiten zituen enkarguak. Entzuna dut nola Izkiña etxekoandreak `aizak, joan hadi estaziora eta ekaizkidak enkarguak´ esan omen zion behin eta `Okerrak´, patrikan diru pixka bat bazuenez, ipurdiaren gainean eskuak jarrita, apain-apain, `que trabajen los pobres´ erantzun omen zion. Hark, pezeta-zilarra baino, bederatzi txakur nahiago; diru gehiago, estimazio gehiago”. Zein enkargu mota egiten zuen? “Eramaiok hau hari, ekartzak hura handik…, batetik bestera ibiltzen zen zentimo truke”. Errekadista izateaz gain, kale-garbitzaileari laguntzea ere egokitu zitzaion `Okerra´ri. “Ospitalean nola baitzegoen, Udalak, nolabait laguntzeko, lanera behartzen zuen. A ze erretolika izaten zuen… Zeharo amorratuta ibiltzen zen… Kristorenak eta bi esaten zizkion gure aitari, lanera behartzen zutelako” azaldu du Maria Luisak. Geroago, beste errekadista ezagun bat izan zen herrian: Euxebio Beldarrain. “Papeleran egiten zuen hark lana, . Zaldiarekin ibiltzen zen enkargutan, batetik bestera”.