TELEFONISTA ETA KARTEROA, DEIAK ETA GUTUNAK. ANTZINAKO LANBIDEAK. (http://www.aiurri.com/fitxategia_ikusi.php?produktua=lumane&publidata=2007-05-18&zenbakia=001&orria=013). Lanbideen gaia ere etengabe aldatuz joan da urtetan zehar. Hainbat langintza bazenik ere ez da gogoratuko bakarren bat. Aurrekoek bizimodua zertan eta nola ateratzen zuten jakitea, gai polita izan daiteke gazteagoentzat ere. Esnezaleetatik hasi eta perratzaileak bitarte, hamaika lanbide ezberdinen berri dakargu. Eskulanak garrantzia handia zuen, ez zuten makinen eta teknologia berrien aurrerapenik ezagutzen. Batean edo bestean, ahal zen moduan ateratzen zuten bizimodua orduan ere. Hori bai, lana gogotik eginez…

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
   Arantzaldeko      bertan      ezkaratzeko      horretan      norbait      Norbaitek      ordurako      Organistaneko   
Etxeetan telefonorik ez zegoen garaian lokutorioak zeuden batetik bestera telefonoz deitzeko. “Villabonan, Kale Berrian zegoen; Itzalpe taberna dagoen horretan. lokutoriora deitu eta mezuren bat uzten zizunean, telegrama bidaltzen zizuten etxera, konferentzia zein egun eta ordutan zeneukan zehaztuz. Guk deitzen genuenetan ere gauza bera egiten zen, baina alderantziz. Agindutako joaten ginen lokutoriora, akordatutakoarekin hitz egitera”. Noski, telefonoz ez zuten gaur adina hitz egiten. Gertaera bereziren bat izaten zenean soilik, “ jaio, gaixotu edo hiltzen zenean edo, gonbidapenen bat egiteko edo,…”. Villabonan berasategitarrek izan zuten lokutorioaren ardura lehenengo, sarasolatarrek gero. Amasan, berriz, Joakin Etxeberria arduratzen zen herriko telefonoaz, “maisua, organista, alpargatagilea eta telefonista ere bazen Joakin”. Amasarrak telefonoaren ardura utzi zuenean, amallutarrek hartu zuten kargu. Oraindik ere etxean dute herriko telefonoa. Herri gehienetan, ordea, etxeetan telefonoak jartzen hasi zirenean, lokutorioak itxi egin ziren. Karteroaren irudiaz ere hitz egin dugu eta “beti kartak partitzen” gogoratzen dute. “Estaziotik ekarri, udaletxe azpian antolatu eta, poltsa handi batean sartuta, etxez etxe banatzen zituen kartak. Orduan ez zegoen buzoirik eta atea zabalik egoten zenez, etxeraino ekartzen zituen”. Lumanetarrek Amasako Migel ezagutu zuten karta partiketan. Aurretik, Villabonako Jose Maria Arrospide aritzen zela ere azaldu dute. Eta gutuna bidali nahi zuenak zein pauso ematen zuen? “Zigilua estankoan erosten genuen, -orain optika dagoen -, eta plazako buzoira botatzen genuen gero”.