Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Modaren eraginez eguneroko bizimoduko ohiturak aldatuz joaten dira. Orain urte batzuk ohikoak ziren zenbait lanbide galdu dira edo galtzen doaz: eltze eta euritako konpontzaileak, etxez etxe ibiltzen ziren arropa-galbitzaileak, plantxadorak, galtzerdi-konpontzaileak, ea. Galdu diren edo galtzear dauden lanbideetako bat seltz-uraren egilearena da. Garai batean "kirol nazionala" zen txikiteoa desagertzen ari da eta horrekin batera, noski, baita seltza erabiltzea ere. Gaur egun, ardo txarra "hobetzeko", whiskya leuntzeko eta horrelakoetarako, haren lekuan beste edari batzuk erabiltzen dira, gaseosak eta ur mineralak batez ere.
Botila bereziak erabiltzen dira seltza banatzeko, beira lodia eta muturrean hoditxoa duten sifoi-botilak, hain zuzen. Tolosan bada oraindik seltz-ura banatzen ibiltzen den gizon bat. Sifoi-botilaz betetako karrotxoari bultzaka, tabernaz taberna ibiltzen da alde zaharrean. 1993ko irailaren 14ko Euskaldunon Egunkarian agertu zen gizon honi buruzko erreportaia. Handik hartu eta egokitu dugu ondoko testua.
Lehengo lanbide batzuk galdu dira.
Urte batzuk galdu dira.
Orain urte batzuk zenbait lanbide galdu ziren.
Lehengo lanbide guztiak galdu dira.
Zaharkituriko makineriaren aurrean izan dugu gure gizonarekin hitz egiteko aukera. "Erretiratzen naizenean museo batera eramateko moduan egongo dira tresna zahar hauek" esan digu bibote zuriaren azpian irribarrea marraztuz. "1940an edo 1941ean hasiko zen nire aita eta orduan hiru ziren Tolosan lanbide honetan ari zirenak. Aita hil zen, besteek utzi egin zuten lanbide hau eta ni bakarrik gelditzen naiz gaur egun".
Seltzaren fabrikazioa ez omen da oso konplikatua: "Zentraletik hartzen dut ura. Gero filtratu egiten dut, batzuetan kare edo zikinkeria gehiegi ekartzen duelako. Azkenean, anhidrido karbonikoa nahastu behar zaio urari". Gure gizonak hiru tresna baizik ez du erabiltzen bere lanean: filtratzeko makina, presioa kalkulatzen duen saturadora eta botilak ahuspez betetzen dituena, hain zuzen. Sifoi-botilak bereziak dira, arruntak baino askoz gogorragoak. Orain, gainera, sare bat izaten dute inguruan, presioaren eraginez lehertuz gero babesa izan dezaten. Lehen ez zuten sarerik izaten eta kontu handiz ibili behar izaten zen botilak betetzerakoan eta baita erabiltzerakoan ere.
Batzuetan filtratzen du ura.
Batzuetan zikina etortzen da ura.
Batzuetan filtratu gabe uzten du ura.
Batzuetan ez du ura ekartzen.
Hiru tresna baino ez du erabiltzen.
Hiru tresna baino gehiago erabiltzen ditu.
Hiru tresna baino gutxiago erabiltzen ditu.
Ez ditu hiru tresna erabiltzen.
Artisau modura ari den bakarra edo bakarrenetakoa omen da Tolosako gizon hau. Berak esan duenez, "fabrika handiak badira gaur egun Oiartzunen eta Loiolan, baina horiek gaseosa, tonika, bitter, ur minerala eta gauza gehiago egiten dituzte era industrialean". Ez omen da handia edari horien eta seltzaren arteko aldea. "Presioa da aldatzen dena. Gaseosak hiru atmosferako presioa izango du eta ur mineralak -gasa duenak, jakina- gutxiago. Seltz-urak, berriz, zortzi edo hamar atmosferako presioa du. Horregatik sartzen da botila gogorragoetan eta ez botila normaletan. Gaseosari gozagarri, esentzia eta beste zerbait ere eransten zaio. Nire aitak ere egiten zuen gaseosa".
Seltz-ura egiten duten fabrikak badira.
Seltz-ura egiten duen fabrikarik ez dago.
Fabrika batzuek seltz-ura egiten dute.
Seltz-ura fabriketan egiten da.
Seltzak eta gaseosak presio bera dute.
Seltzak eta gaseosak ez dute presio bera.
Seltzak ez du presiorik.
Gaseosak ez du presiorik.
Lehen asko saltzen zen seltz-ura, baina oraingoak ez dira garai onenak langintza horretarako. Garai batean etxeetara ere banatzen omen zen, ardoaz gain, bitter, bermut, whisky eta beste zenbait edariren leungarri bezala erabiltzen baitzen. Gaur egun, ordea, esan bezala, gaseosa eta horrelakoak erabiltzen dira horretarako. Gure gizona ez dago, ordea, horiek egiten hasteko animatuta. "Aldaketak egiten hasteko zahartu naiz -esan digu elkarrizketa amaitzeko- eta beste horiek egiten ez naiz hasiko honezkero".