Ordenadoreen gudu isila. HABE Aldizkaria , 284.Zenbakia . Testu moldatua.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA:
1. hankaz gora jarriz
2. ibil ez daitezen
3. baina benetakoa izan balitz
4. Eraso horien arabera
5. egindako kalteei buruz
6. ezkutuko zenbakiak
7. zorionez edo zoritxarrez
8. Horrelako erasoak saihesteko
9. bertan behera utzita
10. nahasten ez ibiltzeko
__________________________________________

Pirata informatikoek beren etxe bihurtu dute Internet, eta programak kopiatu eta saldu egiten dituzte. Munduko hainbat ziberpoliziak pirata horiek harrapatu nahi dituzte, baina lan zaila da hori. Alde batetik, ziberespazioa oso handia delako, handiegia, eta, bestetik, legeek ezer gutxi diotelako ordenadoreen barruan .

AEBetako Pentagonoko sare informatikoan ia 260.000 aldiz saiatu dira sartzen, eta 160.000 aldiz lortu dute sartzea. Ingalaterrako banketxe batek, esate baterako, 3.400 milioi pezeta eman zizkion pirata informatiko bati banketxeko ordenadoreetan . Orain dela gutxi Frantziako bost amona milioi bat dolarren jabe egin ziren aurrezki kutxa bateko sarea erabiliz. Amonak aurrezki-kutxa horretako langileak ziren, eta beren kontu-korronteetan sartu zituzten hildako hainbat frantziarren pentsioak.

Enpresa handi askok beren telefono-sare propioa dute. Sare horien bidez, langileek etxeetatik atzerrira dei dezakete, eta deiaren kostua enpresari pasa. Atzerrira deitzeko erabiltzen dituzte, baina piratak gai dira zenbaki horiek agerian jartzeko, hau da, langile horien etxeko telefonoa zein den jakiteko. Enpresek langileen dei horiek ordaintzen dituzte, horretarako konforme daude, baina batzuetan deitzen dutenak ez dira langileak izaten, piratak baizik. Hori gertatu zaio, adibidez, Scotland Yard-i, pirata informatikoek 2.700 milioi pezeta gastatzen zituztela atzerriko telefono deietan.

, eraso itxura duten ekintza informatikoak antolatzen dituzte enpresa erraldoietan, horrela, benetako erasoa gertatzen denean, trebatuago daude aurre egiteko. Rand Corporation-ek Pentagonorekin egiten du lan eta horrelako sasi-eraso bat sortu zuen AEBetan. Sasi-eraso honekin ordu gutxitan Kaliforniako sare informatiko guztia hondatu zuten: New York-eko burtsa , eta Chicagoko auzo batean oso hegazkin handi bat lurrera eroriz. Beste hiri batean bi trenek elkar jo zuten ordenadoreek huts egin zutelako……. Sasi-erasoa zen, eta ez zen ezer gertatu, ? Benetakoa izateko behar diren errekurtsoak cracker-en esku omen daude. Cracker-ek sare informatikoak apurtzen dituzte informazioaz baliatzeko sarri modu gaiztoan erabiltzeko.

Horren aurrean, zer egin? Ziberespazio guztia kontrolatu? Hori ezinezkoa da, , baina ezinezkoa. Gainera, kontrolatzea ez al da askatasunaren aurkakoa?