Zure erantzuna eman ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu.
Telebistako umore-saio bati dagokio ondoko testua. Roberto Bravo izena emango diogun politiko bat zain-zain dago, gobernu berria osatu behar duen Lehendakariak "karteraren " bat eskaintzeko deituko ote dion. Guztiz urduri dago, harro eta berekoi, ondoan duen emazteaz batere arduratu gabe...
"Roberto Bravo" izena emango diogu.
Roberto Bravo deitzen da.
Joan den mendeko Ministro baten izena da.
Asmatutako pertsonaia da.
Emazteak deitzen dio horrela.
"Kartera bat eskaini"
Unibertsitatean matrikulatu.
Ministro izendatu.
Kartera bat erregalatu.
Idazkari izendatu.
Egongelan nago eserita, telefonoa eskuan, guztiz urduri. Ministrogai guztiak horrelaxe egongo dira, seguru, ni bezalaxe bere barruan ezin kabituz. Atzo izendatu zuten Lehendakaria eta gaur bertan hasiko da hura gobernua osatzen. Hauxe da, beraz, momentua ... Ministro izateko batere itxaropenik dugun guztiok haren deiaren zain gaude. Ez gara egun osoan telefono ondotik mugituko, badaezpada ere ...
"Batere itxaropenik dugunok".
Itxaropena badugunok.
Itxaropenik ez dugunok.
Itxaropena izan nahi dugunok.
Batere itxaropenik ez dugunok
Ana horrek, berriz, ez du ezer ulertzen. Goiz osoa darama telefonoan, lagunekin hizketan. Amaitzeko esaten ari natzaio etengabe, baina bai zera!, hortxe ari da hitz egin eta hitz egin gelditu gabe. Lehendakariak orain dituko balu, akabo. Alferrik da ... Bueno, bueno, utzi du noizbait telefonoa eta kafea ekarri dit. Eskerrak! Baina zer uste duzue esan didala? Enkargutara doala eta ea lagunduko diodan. "Deiaren" zain nagoela esan behar izan diot hamargarren aldiz.
"(Hori) esaten ari natzaio etengabe"
Geroxeago esango diot.
Oraintxe esaten ari natzaio.
Esan eta esan ari natzaio.
Beldurrik gabe esaten ari natzaio.
-Deia? Noren deia?- galdetu dit, harritu -aurpegia jarriz. Ana hau beste mundu batean bizi da, benetan. Halako batean telefonoak jo du. Hau sustoa! Eskerrak telefonoa eskuetan nuen! Berehala erantzun dut. "Bai, esan!". Koldo zen, nire idazkaria. Hona datorrela esan dit, zurrumurruek diotenez, aukera handiak omen ditut eta nire ondoan egon nahi omen du Lehendakariak deitzen didanean. Ez litzatekeela zuzena izango ni Gobernutik kanpoan uztea...
"Aukera handiak ditut"
Posibilitate handiak ditut.
Posibilitaterik ez dut.
Arazo handiak daude.
Ez dut inolako arazorik.
Anari esan diot Koldo iristear dagoela eta berri onak dakartzala. Ez zaio batere gustatu. "Zertara dator hori gure etxera?", esan dit haserre. Hau emakumea! Ez da ezertaz jabetzen. Ez da, ez, erraza politiko baten ezkon-laguna izatea, egia da, baina ohitzen joan beharko du. Ministro egiten banaute, jende asko inguratuko zaigu eta denak irribarrez hartu beharko ditugu. Ikasi beharko du, baina ez dakit, ez dakit...
"Iristear dago"
Ez da iritsiko.
Ez da berehala iritsiko.
Berehala iritsiko da.
Iritsiko da!
"Ez da ezertaz jabetzen".
Ez du ezer esaten.
Ez daki ezer.
Ez du ezer entzuten.
Ez du ezer ulertzen.
Halako batean, txuri-txuri jarri da Ana. Bularrean joka hasi zait, garrasika: "Ez, Roberto, ez dut nahi. Jendea hemen bueltaka hasten bada, erotu egino naiz. Erotu, aditzen duzu? Erotu!. Hitzik gabe geratu naiz. Konturatzen ote da gero zer esaten ari den! Hori behar genuen orain. Ez lukete barre gutxi egingo nire aurkariek egundariak zabaltzerakoan: "Ministrogaiaren emaztea eroetxean".
"Ez lukete barre gutxi egingo"
Ez lukete barrerik egingo.
Barre egingo lukete, beharbada.
Barrez lehertuko lirateke.
Nigar egingo lukete.
-Lasai, emakumea- esan diot, suabe-suabe-, berehala ohituko zara. -Lasaitu? Ez, ez dut lasaitu nahi-erantzun du zakar-. Politikoen artean ezin da lasai bizi, erne egon behar da beti ... Makurtu eta lurrean arrastaka hasi da. -Zer duzu, maitea, zer zabiltza hor?- galdetu diot harrituta. -Zigarro baten bila nabil. Bat ere gabe nago eta atzo hemen bat erori zitzaidala uste dut... Zigarro bat behar dut! - esan du garrasika-.zigarro bat... Ezin dut gehiago. Joan zaitez, mesedez, estankora eta ekar iezadazu pakete bat. Otoi, Roberto, tabakoa behar dut! Nola joango naiz, ordea, orain? "Deiaren" zain nagoela esan diot berriro, baina ez du ulertu nahi. Zer gertatuko litzateke Lehendakariak deitzen duenean etxean ez banengo?
"Nola joango naiz, ordea,?"
Ezin joan naiz.
Joango naiz.
Joango al naiz?
Joango nintzateke.
- Zer axola du?- esan du Anak egoskor-. Benetan izendatu nahi bazaitu, deituko dizu berriz. Bai zera! Horrelako egun batean Lehendakariaren esanetara jartzeko prest egon beharrean hortik zehar ibiliko banintz, nireak egingo luke... Ana gaixoak, ordea, ez ditu politikaren ñabardurak ulertzen.