Aitor Elkorok agur esango dio pilota profesionalari. goiena.net/elgeta/Txomin Madina 2007/11/07
Egia ala Gezurra
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
40 urte ditu gaur egun Elkorok eta otsailean Aspe enpresarekin beste urtebeterako kontratua sinatu zuen. 16 urteko ibilbidearen ostean, hil honen bukaeran edo abendu aldera erretiratuko da.
Aitor Elkorok profesionaletako azken urtea bukatzeko dago.
Egia
Gezurra
Motibazio falta Pilota profesionala uzteko arrazoi nagusia, motibazio falta dela argudiatu du Aitor Elkoro pilotari elgetarrak. Erabaki honekin 16 urte iraun duen ibilbidea amaitutzat emango du Elkorok, ASPE enpresarekin datorren urteko otsailera arte kontratua izan arren.
Kontratua bukatu ondoren erretiratuko da.
Egia
Gezurra
Bi zati ibilbidean Abuztuaren 7an bete zituen Aitor Elkoro pilotariak 40 urte eta horietatik 16 pilota profesionalean murgilduta eman ditu. Bi zati izan ditu bere ibilbideak: Lehenengo zatia laburra izan zen oso: 1987an 19 urterekin egin zuen debuta profesionaletan, baina gustura egon ez, eta urte eta pikura utzi egin zuen, afizionatu mailara bueltatuz. 1992an, sortu berria zen Asegarce enpresarekin berriz ere itzuli zen profesionaletara, urriaren 5ean Gernikako Santanape frontoian bigarren debuta eginaz.
Profesionaletan hasi zenean, Asegarce enpresa ez zegoen.
Egia
Gezurra
Atzelari sendoa, 1997an eskuz banakako finala jokatu zuen Fernando Arretxeren kontra. 22 eta 18 galdu zuen Donostiako Atano III. pilotalekuan jokatutako partida, baina bere sasoirik onenean zegoela erakutsi zuen elgetarrak. Urtebete geroago, Jokin Etxanizekin batera jokatuta, eskuz binakako finalera heltzea lortu zuen. Esku eskura izan zuten txapela, baina azkenean 21 eta 22 galdu zuten Unanue eta Errastiren aurka.
Eskuz binakako lehen finalean txapela irabazi zuen.
Egia
Gezurra
1998an Aspe enpresa sortu zenean, hara joan zen Elkoro eta 1999an Aspe enpresak antolatutako eskuz binakako txapelketa irabazi zuen Asier Olaizolarekin batera.
Aspe enpresarekin irabazi zuen bere lehen eskuz banakako finala.
Egia
Gezurra
Maila txikiagoko partiduak jokatzeko gertu Datorren urteko otsailera arte kontratua zeukan Elkorok, baina eskuineko eskuan dituen arazoek aldarazi egin dituzte planak. Maila profesionalari agur esan arren, elgetarrak adierazi du pilotarekiko grina asetzeko ez litzaiokeela axolako maila txikiagoko partiduak jokatzea.
Maila profesionalean bukatu ondoren afizionatuetara itzuliko da.