Irakurzaletasuna, gurasoen esku. Zer egin dezaket nire seme-alabek irakur dezaten?/ HABE, 357. alea. 2005eko apirila.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Irakurketa haurtzaroan hasten den zaletasuna da. Hori dela eta, interesgune hau ideia honetatik abiatzea pentsatu dugu. Iruditzen baitzaigu gaur egun, sekula baino _______ handiagoa dagoela haurrek irakurketa guraso eta irakasleen inposaketa gisa har dezaten. Euren denboraren zati bat letra artean murgilduta ematen dute baina, irakurketak sor ditzakeen abentura liluragarririk bizi izateko ia aukerarik gabe.
arrakasta
arrisku
harrera
Bizitzako lehen ____________ hartzen du, hain zuzen, haurrak ohitura hori; hamar urte horietan izaten da irakurtzeko plazerra eginkizun onartu eta desiratu gisa eskuratzeko aukera. Pedagogoek diote irakurketaz gozatzen ikasi egiten dela eta, horrenbestez, irakatsi egin daitekeela. Horretarako funtsezkoa da familia. Irakurtzen gurasoek irakatsi behar diete seme-alabei, beti ere haurraren izaera, motibazioak, zaletasunak eta interesak kontuan izanda. Azken batean, liburuenganako jakin-mina suspertzea da erronka.
hamarkadan
hitzekin
haurtzaindegian
Zer egin dezaket nire seme-alabek irakur dezaten?
________________________. Jarduera guztiek bezala, irakurketak konstantzia behar du ohitura bihurtuko bada. Sekula ez da irakurtzera behartu behar, baina eguneroko kontu bihur daiteke (bihurtu behar du). Aisialdiko zati bihurtzea da kontua, telebista ikustea eta jolas egitea diren bezala. Txiki-txikitan aitak eta amak izango dute zuzenean funtzio hori. Denborarekin zabalduz joango da irakurketari eskaintzen zaion tartea eta haurrek eurek erabakiko dute zenbat, noiz eta non irakurriko duten.
Eguneroko ohitura
Ez behartu irakurtzera
Zalantzak argitu
______________________. Jostailuak ez badira ere, liburuek eskura egon behar dute, nor berarenak zein besterenak. Garrantzitsua da liburuari apalategiak apaindu besterik egiten ez dituen gauza garrantzitsuaren estatus hori kentzea. Are gehiago, haurra jaiotzen denetik bere liburutegia izatea bultzatu behar da, liburuak, irakurri ondoren, gainditu egiten baitu gauza material hutsaren izaera.
Libururik ez debekatu
Liburutegiko bazkide izan
Liburuak eskura jarri
_____________________. Azokak eta erakusketak denbora pasa atsegin bihur daitezke eta haurrak literaturara hurbiltzen lagundu. Hainbeste aukera inguruan izateak ezagunago egiten dio haurrari produktu-mota hori eta erakargarritasuna eransten dio. Gainera, gogoko duen izenburua aukera dezan diru-kopuru bat ematen bazaio, erosketa-irizpideak garatzen hasiko da eta zein obra erostea merezi duen bereizten hasiko da.
Liburu dendak bisitatu
Zaletasunetara egokitu
Irakurketa konpartitu
__________________________. Adoleszentziako adin kritikoari bereziki erreparatu behar zaio, oso irakur zaleak diren haur asko galtzen baitira adin horretan. Horretarako, erabakigarria izango da aukeratzeko askatasuna izatea. Sekula ez da titulurik debekatu behar. Horren ordez, garrantzitsua da azaltzea zergatik ez den ulertuko irakurtzen dena eta zergatik ez duen merezi denbora galtzea. Horrela, haurraren espiritu kritikoa esnatzea lortuko da.
Ez behartu irakurtzera
Libururik ez debekatu
Irakurketa konpartitu
__________________________. Eskura dugun ohitura erraz bat txikitatik seme-alabekin batera liburutegira joatea. Zuen herri edo hirian liburutegi publikoak egongo dira noski, bibliografia gehiago edo gutxiagorekin, baina, ziurrenik, sartzeko aukera erraza ematen dutenak. Diru-kopuru handirik gastatu gabe liburuak eskuratzeko aukera eskaintzen dute. Gainera, liburuak nola aukeratu irakasteko balio dute eta irakurle txikiak erantzukizuna barneratzen hasten dira, maileguan hartutako liburua itzuli egin behar baitute.
Liburu dendak bisitatu
Liburuak eskura jarri
Liburutegiko bazkide izan
____________________. Edozer bihur daiteke irakurketara hurbiltzeko aitzakia: gaurkotasuneko gai bat, pertsonen efemerideak, atentzioa ematen dieten gertaerak edo oso gustuko izan duten film bat, aukera paregabea dira liburuenganako grina pizteko.
Zalantzak argitu
Libururik ez debekatu
Zaletasunetara egokitu
____________________. Seme-alabak handi egiten direnean, gurasook irakurtzen ari garen liburuak eskaintzeko aukera dugu. Adibidez, atsegina izango da Pio Barojaren Zalakainen abenturak irakurtzea eta gero haren ibilerez hitz eginez tarte atsegin bat pasatzea. Irakurketa elkarrizketa gai erakargarria izango da guraso eta seme-alaben artean.
Irakurketa konpartitu
Eguneroko ohitura
Zalantzak argitu
___________________. Ulertzen ez diren terminoak elkarrekin bilatu behar dira hiztegian. Hiztegia aberasteko ohitura hartzen da horrela.