AUZOLANA (http://www.ibarrakoudala.net/modulos/usuariosFtp/conexion/archivos224a.pdf?arc=1)

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA (3 sobera daude): badira, baita, balira, badaezpada, beharbada, berriz, berriz, familiatzat, familiakotzat, pertsonatzat.
________________________________________________________
Herrien eta herritarren eguneroko bizitzan bizilagunen arteko harremanak funtsezkoak eta hirietan baino estuagoak izan direla esan daiteke. Honela, gertueneko bizilaguna hartua izan da. Hau dela eta, gaixotuz gero, bizilagunek eginbeharretan laguntza eskaintzen zioten. Gauza bera gertatzen zen abereak galdu, etxea erre, etxeko norbait hil edota jaioz gero. Bizilagunen arteko elkartasun hau betetzen ez zuenak “gizatasun gutxiko” jotzen zen. Gauza bera gertatzen zen Komunitatearen interesen aldeko lanak egiterakoan. Hala nola: larretako itxidurak, herriko basoen, mendien eta ibaien garbiketa, mugarriak jartzea, bideen eta aberien konponketak, eta abar luze bat.

Elkarrekin egiten ziren eta gaur egun oraindik ere zenbait lekutan egiten diren lan hauei AUZOLANA edo AUZALANA deritzo, hau da, “bizilagunen arteko lana”, bizilagun guztien artean gauzatutako lana . Komunitatearen alde lanean aritzeko helburupean elkartzearekin batera, jendearen arteko harremanak garatzen eta sendotzen ziren. Ondorioz, gure aurretikoen artean elkar-ezagutza eta laguntza guztiz sustraitutako funtsezko balorea zela baiezta daiteke.

Auzolanak egun atzerakada nabarmena izan duela gauza nabaria da. Hala eta guztiz ere, hainbat herritan eta auzotan oraindik ere elkarrekin lanean aritzeko ohitura eta balore hau mantentzen da.

Ibarran, herri askotan gertatu den modura, gaur egun auzolanean aritzeko ohitura galdu bada ere, garai batean auzolanean aritutakoak. Herritarrak elkartu eta egin beharrekoei eskuzabaltasunez ekiten zioten. Komunitatearen alde lan egiten zenean Udalak hamaiketakoa jartzen zuen; pertsona edota familia baten alde lan egiten zenean, , hamaiketakoa hark eskaintzen zien.

Garai batean auzolana herritar guztientzat derrigorrezkoa bilakatu zen. Bertan parte hartzen ez zuenari batzuetan isuna jartzen zioten eta bestetan, , auzitara eramaten zuten. Derrigortasun horrek, , auzolanaren zentzua aldarazi zuen eta ondorioz, denboraren poderioz eta udal zerbitzuak eskaintzearekin batera desagertzen joan da.

Gure arbasoengandik jaso dugun jokabide honi, egungo gizarte indibidualistaren aurrean, errekonozimendua egin behar diogu eta berreskuratzen saiatzea merezi duela ohartu eta kontzientziatu beharko genuke.