Autoak hilen gaitu . Patxi Juaristi . 2006-04-25 / 335 hitz. http://www.berria.info/iritzia/zutabea_ikusi.php?saila=IRITZIA&data=2006-04-25&orria=004&kont=014&Sinadura=PATXI%20JUARISTI&Zint=zorroztarri

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA:
1. Autoak bizi gaitu, autoak hilen gaitu
2. Gaztaro alferra, zahartzaro lanez betea
3. Ibil modua gaiztoa, infernurako pausoa
4. Nolako bizitza, halako heriotza
_______________________________________________________________________
Autoaren erreinuan bizi gara. Aste Santuko opor hauetan inoiz baino argiago ikusi dut: autoarekiko izugarrizko dependentzia harremana daukagu, eta gero eta zailagoa egiten zaigu autorik gabe pauso bat ematea. Lanera autoan joaten gara, nahiz eta galdeketetan garraio publikoaren aldeko jarrera agertu. Oporretan zein jaiegunetan ere, autoan abiatzen gara guztiok batera eta arrapaladan, nahiz eta aldez aurretik dakigun auto ilaretan denbora pila itxaron beharko dugula eta errepideetan ehunka pertsonatik gora hiltzen direla urtero. Erosketak egitera ere autoan joaten gara hiri inguruneetako denda handietara, nahiz eta jakin badakigun erosiko ditugun produktuak garestiagoak aterako zaizkigula. Are gehiago, gurasook garatu ditugun egiazko zein gezurrezko beldurren ondorioz, umeak autoz eramaten ditugu eskolara edo astialdiko jardueretara, nahiz eta oinez egiteko moduko distantziak izan. Ondorioz, murriztu egin dira gure umeen mugimendu autonomoak. Alegia, umeak ez dira bakarrik joaten inora, eta horrek eragotzi egiten die euren espazioaren ezagutza, sozializazioa eta, azken finean, euren komunitate bizitzan behar bezala integratzea. Ume gizen gehiago sortzen ere laguntzen du. .
Autoarekiko daukagun dependentziak kutsadura arazoak ere ugaritu ditu. Behin eta berriz gogorarazten badigute ere, automobila da gure hiri eta herrietako kutsaduraren ingurugiroari loturikoaren zein akustikoaren lehen arrazoia. Isurtzen duten karbono dioxidoaz gain, ezin da ahantzi tamaina ertaineko auto bat ekoizteko 1,7 tona petrolio behar direla.
Autoaren erreinu honetan, natur guneak edo nekazaritzarako erabilgarriak diren lur eremuak errepideak edo aparkalekuak egiteko erabiltzen dira. Basoak suntsitzen dira, ibaien uharkak desbideratzen dira edo nekazaritzarako egokiak diren lurrak hondatzen dira errepideak egiteko. .
Hau dena gutxi balitz bezala, auto istripuak dira gure gizarte ustez modernoetako heriotzen lehen arrazoia. . Polizien datuen arabera, urtero ia 6.000 lagun hil eta 140.000 baino gehiago zauritzen dira auto istripuetan Espainian. Zenbaki horiei estatistika ofizialetik kanpo geratzen diren istripu asko gehitu behar zaizkie, batez ere, ospitaleratzeak edo ospitalerako bisitaldiak eragiten ez dituztenak edo polizi txostenetan erregistratzen ez direnak.
Kontsumo gizarteak autoarekiko dependentzia handiagoa ekarri du, baita autoari loturiko arriskuen ugaritzea ere. .