Oinezkoak. Ezbeharrik izatekotan, ahuletan ahulenak. Consumer/2008ko otsaila. Oinezkoa tarteko duten istripuen erdia baino gehiago hura galtzadan sartzearren edo behar ez den bezala gurutzatzearren gertatzen dira. Oinezkoek kontuan izan beharreko neurriak.

Esaldiak osatu

1. Kalea oinezkoen pasabidetik zeharkatzea harrapatua izateko _____________ %50 murriztea da.

2. Oinezkoentzako egokituriko zonak dauden tokietan, zabiltza horietatik, ez sartu ______________ galtzadan.

3. Oinezkoentzako zonarik ez dagoenean, ibil zaitez ahalik eta eraikinetatik ____________. Ez ibili inoiz espaloi ertzetik, ez hortik gertu ere. Horrela erorikorik eta, agian harrapaketarik, saihestuko duzu.

4. Zabiltza erne-erne ibilgailu luzeak (autobusak, kamioiak, etab) biratzean: atzeko gurpilak aurrekoak baino __________ doazenez, harrapatua izan zaitezke.

5. Oinezkoen pasabidean, geldi zaitez espaloian, galtzadan sartu gabe, eta erakuts iezaiezu ibilgailuetako gidariei kalea zeharkatzeko asmotan zabiltzala. Ibilgailuak gelditu direnean, begiratu ezker-eskuinera, ziurtatu ___________ arriskurik ez dagoela, eta hasi zeharkatzen. Ez ibili korrika baina ez zaitez gelditu galtzada erdian.
inolako

6. Oinezkoentzako semaforoa berde ipinitakoan, ez abiatu galtzadara; begiratu ezker-eskuinera eta egon zaitez segundo batzuk zeharkatzen hasi ____________ .

7. Oinezkoentzako pasabideetan, zeharkatu beti ibilgailuen norabidetik ___________ dagoen lekutik: hortxe gertatzen dira istripu gutxien.

8. Zeharkatu kalea bide _____________, zuzen-zuzen beti, diagonalean ibili gabe. Zenbat eta metro gutxiago egin orduan eta arrisku arinagoa izango duzu.

9. Galtzada autobus edo ibilgailu handi-handi baten aldamenean zeharkatu behar baduzu, ibil zaitez haren atzetik beti, ___________ aurretik. Horri esker, ikusi ahal izango duzu eta ibilgailuetako gidariek ikusiko zaituzte.
sekula ez

10. Ume-kotxea badaramazu edo gurpildun aulkian bazoaz, ez sartu galtzadan, ___________ ba ote datorren begiratzeko.

11. Ez ibili jauzika, ez oztopoak saihestuz: horrela erortzeko eta bertatik dabiltzan ibilgailuek harrapatua gertatzeko ____________ zabiltza.

12. Plaza eta biribilguneetan ibili inon baino erneago. Ez zeharkatu erditik, zabiltza oinezkoentzako pasabideetatik, plaza edo biribilgunea inguratuz, iritsi nahi duzun tokiraino. _____________ bada ere, ibiltzeko modurik seguruena da hori.

13. Zaude erne egun euritsuetan. Batetik, aterkiak oinezkoari ikusgarritasuna eragozten dio; ___________, kristalak maiz lurruntzeak gidariari bista galarazten.

14. Oinezko baldin bazoaz errepidetik, zabiltza beti galtzadaren _____________, ibilgailuak beti aurrez ikus ditzazun.

15. Zabiltza beti bazterbidetik. Horrelakorik ez dagoenean, ibili galtzada-ertzetik ahalik eta _____________ . Bakarrik ez bazabiltza, zoazte banan-banan.

16. Gogoan izan: bihurguneak eta malda-gainaldeak dira galtzada zeharkatzeko lekurik ____________ .

17. Zirkulatzeko arau _____________: besteak ikustea eta besteek ikusia izatea. Gauez eta ikusgarritasun urriko egokieretan, ezarri elementu islatzaile (gerrikoa, txalekoa, besokoa...) edo argidun (linterna) bat. estatistikek frogatu dutenez, hildakoak izan diren harrapaketen %60 ikusgarritasun eskasa dagoenean jazotzen dira.

18. Ez zeharkatu trenbide-pasagunea trena ikusten baduzu; _________ trena urrun dela edo langa jaitsita dagoela ere.
ezta

19. Gogoan izan autopistetatik ezin dela ibili, _________ oinez zeharkatu ere.
ezta