Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Gogorra da beti itzulera _____________ soldaduzkatik edo gartzelatik etxerakoa ez den. Baina irailean itzuleraz hitz egitea, lanera bueltatzeaz hitz egitea da derrigorrez.
ahalik eta
zenbat eta
zein eta
Eta itzultze hori aldarte desberdinez egiten dugu denok: zenbait txakur aurpegiz itzultzen gara, ezpainak sahatsa bezain ______________, irrifarre ganoragabean behazuna darigula.
amilduak
goibelduak
herdoilduak
Beste zenbait naturalnatural itzuli ohi da, aurretik ondo hausnartutako destinoari ihes egiten zein zaila den antzemanda. Azkenik, badira beste batzuk lanera pozik bueltatzen direnak, handik kanpo behar adina zorion eta _______________ topatu ez dutelako seguraski.
kuttuntasun
estuasun
larritasun
Zoko-zokoan, bakoitzaren umore ona ala txarra baino askoz ere zokoagoan, lanarekiko dugun jarrera ____________. Batzuk, lana egin beharreko zerbait bezala ikusten dugu, biziko bagara pasa beharreko kalbariotzat. Gugatik zilborpeko ileak korapilatzen pasako genuke bizitza osoa.
datza
darrai
dario
Beste batzuk, kargako mandoak dira, lana etorri ahala botatzen dutenak, zergatik eta zertarakoetan erreparatu ere egin gabe. Azken taldea, fraileen “ora et labora” zaharraren jarraitzaileek osatzen dute, gizona gizon eta emakumea emakume, lanak egiten duela itsu-itsuan sinisten dutenek. Eta klaro, irailaren hasierarekin lanera itzuli beharrak dudarik ez da lehen taldekoak minduarazten _________________ gehien.
gaituela
digula
zaigula
Besteek oporrak aprobetxatzen dituzte baina lanarekiko pisua sentitzen dugunok oporrak ere ez ditugu ____________ gozatzen. Itzuli beharrak, egunak aurrera doazela eta zorionaren tarta urritzen doala ikusteak hartaraino estutzen gaitu!
tajuz
nekez
larri
Irailaren lehen egunetan madarikatu egiten dugu lasai bizi nahi genuela eta lanari ekitea erabaki ________________ egun hura. Inbidia diogu juxtu-juxtu bizitzeko adina egin eta erantzukizun denetatik libre dabilenari. Inbidia, gure kaleetan txirula joaz ibili eta hegoaldera bero bila aldegin duen faranduleroari.
genueneko
genuelako
genuenaren
Baina gauzak asko aldatzen dira egun batetik bestera. Biharko itzuleraren trauma goxatu egingo zaigu, etzirako __________ desagertuko da itzultzaile burumakurraren zaurian eta hilabete amaierarako nominak gaixotasuna ahaztuaraziko digu puxka baterako. Gaitzak ordea hor segiko du. Lanera itzuliz jarraitu beharko dugu. Hori bai, gogoz kontra.