Babazen fotokopiak. Egilea: Eusebio Babaze.
Esaldiak berridatzi.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Arbasoen jaioterria ezagutu nahi nuen. (... irrikan nengoen.)
Suhiltzaileak agudo heldu baziren ere, ezin izan zuten sute handi hura itzali.
(... modurik izan.)
Saiatuko naiz aste honetan bukatzen, baina emaidazu, badaezpada ere, beste astebeteko epea. (... ahaleginak... )
Oso pozgarria da denok ongi zaudetela jakitea. (...koa da ...)
Badakit premia larrian gaudela, baina ez naiz ausartzen inori laguntza eskatzera.
(... ez naiz gauza ...)
Soldata miserable honekin ezin diet seme-alaba guztiei jaten eman.
(... ez dut .... lain.)
Berriketa, bai, galanki egiten duzu; baina gero ez duzu ezer egin nahi izaten. (... prest.)
Zaude ixilik! Ez ditut zure koplak entzun nahi. (... gogorik.)
Zerbait gogorra gertatu zaio, oso goibel dago eta. (Zer gertatu ote zaio ...?)
Oso lanpeturik ibili naiz eta ez dut bazkaria prestatzerik izan. (... astirik izan.)
Azal iezaizkiozu aitari zeure kezka guztiak.(........beldurrik ez.....)
Gaur ez du ematen elurra egingo duenik.(.. itxurarik.)