Apirilak 28, LANGILEEN LAN OSASUNA ETA SEGURTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA. (http://www.csifeuskadi.net/justicia2/images/manifiestosaludlaboral.pdf)60303_Lan_osasuna.JPG

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
   bai      baita      Beraz      esaterako      ez      ez ezik      ezta      gainera      haatik      heinean      Horrenbestez      horrexegatik      Hortaz      ondorio   
Apirilaren 28a Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna dugu. Lan segurtasun eta osasunaren defentsan egun erreferentea da, baina langileok eskubide hau urratua dugun , aldarrikapen eta borroka eguna bilakatu beharra daukagu.
Langileoi inposatzen zaigun eredu neoliberal honetan, langileen beharrak bigarren mailan geratu eta irabazi ekonomikoak lehenesten dira. Lan harreman ereduan prekarietatea da nagusi eta ez da prebentzio neurririk hartzen. Honen dira 2007an lan istripuz hildako 125 langile eta gertatzen diren milaka eta milaka lan istripuak.
Epaitegi eta Auzitegietan, zorionez, lan istripuak ez dira oso ohikoak; apurka apurka gure osasuna hondatzen duten lan baldintzak eta arriskuak pairatu behar izaten ditugu gehiegitan, honako hauek besteak beste:

oErgonomia arriskuak; luzaroan geldirik egoteak eta jarrera desegokiek giharretan mina eta lesioak , zirkulazio-arazoak ere sortzen dituzte.
oIngurugiro-baldintzekin lotura duten arriskuak: klimatizazio artifiziala eta, askotan, berorren garbitasun eza; aireztatze naturalik ez izatea; muturreko tenperaturak; hezetasun urria giroan; horiek guztiek arnasa hartzeko nekeak, begietako arazoak, azaleko gaitzak...
oPsikosoziologia-arriskuak, lan-jazarpena (mobbing) , lan-antolaketa eskasak eta giza baliabide politika okerrekoak sortzen dituztenak; baldintza horiekin kontu arruntak izaten dira atsekabeak, urduritasuna, estresa, motibazioa galtzea, depresioa... Eta Justizia Administrazioa bezalako erakunde hierarkizatuetan are aiseago gertatzen dira.

Hori dela-eta, HONAKOA ADIERAZTEN DUGU:

o Lan-istripua dela-eta hildakorik ez helburu hartuta, lan istripuak gutxitzen jarraituko dugu.
o Lanak eragiten dituen gaitzak agerraraztea eta aintzatestea eragozten duen ezein jokaera salatuko dugu, beroriek sortzen dituzten zioak borrokatuko ere.
o Lanaren antolaketa inoiz ezin da osasunaren kaltetan egin; autoritarismoan oinarritu ere.
o Makinak eta lan egiteko tokiak pertsonek arriskurik gabe erabiltzeko diseinatu edo egokitu behar dira.
o Prebentzio gaietan, langileek modu aktiboan eta aitzindari izanez, parte hartzeko aukera izan beharko lukete.
o Osasun galeren oinarrizko arrazoia prekarietatea da eta , premiazkoa eta behar beharrezkoa da lehenbailehen desagertzea.
o Prebentziorako neurririk eraginkorrena arriskuen jatorria sakonki aztertu eta berau errotik murriztea edo behin betiko ezabatzea da. Hori horrela eta langileen oinazeak ugariak izanik, ondokoa errebindikatzen dugu: psikosoziologia-arriskuak baloratu eta prebenitzeko premia, sorburuei aurre egin, egiturari bai antolaketari dagozkienak.

, HONA HEMEN EXIJITZEN DUGUNA:

o Patronalak bete ditzala legeak, izan ere horixe baita gure osasun galeren arrazoi eta eragileetako bat. , legeak dioen maiztasunez bil dadila Segurtasun eta Osasun Batzordea eta psikosoziologia-arriskuak balorarazi ditzala luze gabe.
o Gaur egungo lan harreman ereduak kolektiboak babesik gabe uzten eta gero eta gehiago sortzen ditu. Horien artean, aldi baterako langileak, ABLEk kontratatutakoak, praktiketako gazteak, azpikontraten azpikontratak, etorkinak, etab. Egungo lan harreman eredua aldatzea exijitzen dugu.
o Arau-hauste eta langileen osasun galeren aurrean entzurgor diharduten administrazio publikoen konplizatetea bukatzea.
o Enpresen esanetara aritzen diren prebentzio zerbitzuen dokumentazio hutsean geratzen den jarduera bertan behera uztea.
o Patronalaren mutuen lan zikina behingoz amaitu dadila: bajarik eman , lesioek laneko jatorria dutela ukatzea, altak langilea sendatu gabe dagoela ematea... Mutuak erreformatu beharra dago langileen segurtasun eta osasunarekiko eraginkorrago eta samurrago izan daitezen, eta utz diezaioten patronalen interesen morroiak izateari.

, Justizia Administrazioko Bizkaiko Langileen Batzordeak salaketa eta mobilizazio konpromisoa berresten du. Era berean, osasuna galaraziko ez diguten lan baldintzen alde apirilaren 28an, 9:30tan Albiako Lorategietan egingo den 15 minutuko lanuztean aktiboki parte hartzeko dei egiten diegu langileei.