NEGUKO JAIAK. www.hiru.com/gaiak

Parekatu

1. Azaroaren 1ean, _____________ egunak ematen die hasiera neguko jaiei. Hildako pertsonei eskainitako eguna da eta, bertan, senitartekoek eta lagunek lorez betetzen dituzte hilobiak.

2. Abenduaren 6an, ____________ jaian, txikienak izaten dira protagonista nagusiak. Egun horretan, sei urteko haur bat gotzainez janzten da eta, beste umeekin batera, santuari abesten diote kaleetatik; bitartean, balkoietatik gozokiak botatzen dizkiete. Gipuzkoan, adibidez, Segurako eta Legazpiko jaiak dira ezagunak.

3. Gabonen atarian, nekazaritza-azoka eta abere-azoka bik pertsona ugari erakartzen dituzte. Abenduaren 13an, Zumarragak Santa Lutzitako Feria hartzen du. Abenduaren 21ean, bestalde, _______________ eguneko azokan, Bilboko, Donostiako eta Arrasateko kaleak jendez betetzen dira.

4. Gabonak ____________ iragartzen ditu, mendian lanean ari dela Kristoren jaiotzaren berri jaso eta Berri Ona ematera herrira joango den ikazkinak, hain zuzen. Horrela, abenduaren 24ro, Gabonen etorrera iragarri eta opariak ekartzen dizkigu pertsonaia on huts honek; batzuetan, halere, ikatza ere ekartzen du . Eguberria modu berezian ospatzen dute Bastidan, Araban. "Cachimorroa" buru dutela, larruz estalitako artzain-taldeek kopla zaharrak errezitatzen dituzte eta dantza sinple batzuk eskaintzen dituzte.

5. Urte berriarekin batera, jai berriak datoz. Gipuzkoako hiriburuak bere egun bereziena bizi du urtarrilaren 20an, ____________________ egunaren ospakizunarekin eta danborrada ospetsuarekin. Jaia 19tik 20rako gaueko 12etan hasten da, bandera igoerarekin. Ordu horretan, danborren doinuak hiriko bazter guztietara iristen dira. Biharamunean, eguerdian, haurren txanda da; danborrari jantziak jarri eta Donostia alaitzen dute. Urtarrilaren 20an, gaueko 12etan amaitzen da egun handia, bandera jaisten dutenean.

6. Otsailean, jai ezagun bi ospatzen dira. Alde batetik, 3an _____________ ospatzen dituzte, eztarriko minak sendatzen dituen santuaren omenez. Tradizioaren arabera, kordel fina eraman behar da lepoan bederatzi egunez, etorkizunean eztarriko gaixotasunik ez edukitzeko.

7. Otsailaren 4an, _________________ bezperan, koru ugari Euskal Herriko herrietan eta hirietan zehar ibiltzen dira, santaren abestia kantatzen. Musikaren erritmoa markatzeko, makila luzeekin lurra kolpatzen dute.

8. Jai laiko deigarrienak eta koloretsuenak Inauteriak dira. Hiriko Inauteri modernoak daude, Tolosakoak esaterako, eta, bestalde, landa-eremukoak eta tradizionalagoak daude, Zuberoako maskaradak eta Lantzeko Inauteriak (Nafarroa) kasu.
Landa-eremuko aratusteen adibide gisa, ___________________ igandean Markina-Xemeinen (Bizkaia) zagi-dantza egiten dute. Gazte-talde batek euskal aratusteen dantza aipagarrienetakoa interpretatzen dute. Konpartsarekin batera eta hezitzaile batek kontrolatuta, hartz bat doa kaleetatik umeak izutzen.