1- Futbol partida baten 10 jokalari eta atezain batek _____________ bi taldek jokatzen dute. Talde batek gola lortu duela esaten da baloia arerioaren atean sartzea lortzen duenean. Jokoaren helburua arerioak baino gol gehiago lortzea da.
| | |
2- Baloia eskuekin hartu ____________ bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Talde bereko jokalari batek atezainari baloia eman eta gero eskuarekin hartzen badu, falta da.
| | |
3- Jokalari batek baloia ___________ marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten du aurkako taldeak: bere zelaiko alboko marratik kanpora badoa, kornerra eta beste taldearen zelaiko alboko marratik kanpora, ateko sakea.
| | |
4- Epaileak jokalariak ohartarazi egin ditzake arauz kontrako ekintzaren bat eginez gero. Futbolean ohartarazpenak txartel horia eta txartel gorria erakutsiz egiten dira, ekintzaren arabera. Bi txartel hori edo gorri bat ikusten ____________ jokalariak zelaia utzi behar du, egotzita. Epaileak talde bereko 5 jokalari egozten baditu, partida amaitutzat ematen da, talde honek galtzen duelarik.
| | |
5- Partida batek 45 minutuko bi zati izaten ditu, 15 minutuko atsedenarekin tartean. Jokoan zehar ____________ geldiuneak direla-eta, epaileak minutu batzuk luzatu dezake zati bakoitza. Denbora tarte honi deskontu-denbora deritzo.
| | |
6- Jokoaren 90 minutuaren igarotakoan, berdinketarekin amaituz gero, luzapena jokatu daiteke partidak derrigorrezko irabazle bat izan behar badu; adibidez, kanporaketetan. Luzapen hau 15 minutuko bi zatik osatzen dute. Hala eta guztiz ere berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira irabazlea erabaki arte. Penalti gehien sartzen _____________ irabazten du norgehiagoka.
| | |