Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Badirudi Greziako Olinpiadak, urte gutxi batzuetan izan ezik, K.a. 1.370. urtetik egiten zirela, baina era formal batez hasi, K.a. 776.ean hasi ziren.
Olinpiaden izena, egiten ziren lekutik datorkie, Olinpia hain zuzen ere, Greziako santutegi desagertu bat. Olinpiadak, jokoa ez ezik jai erlijiosoa ere baziren.
Hasiera batean zegoen proba bakarra stadiumaren itzulia izaten zen (190 m), baina denbora aurrera ahala, hainbat proba sartu ziren: beste lasterketa batzuk, burruka, arkua eta baita musika eta literatura ere. Ikuskizunik ikusgarriena zaldi kuadrigen lasterketa izanik.
Olinpiaden jatorrian zenbat proba zeuden?
bat
bi
hiru
lau
Olinpiadetan gizonezkoak ziren ikusle zein partehartzaile bakarrak, bertan parte hartzeko baldintza bakarra hilketarik edo sakrilegiorik egina ez izatea zelarik. Kanporaketa sistemaren bidez garaile ateratzen zirenei basolibondo erramu koroa ipintzen zitzaien buruan eta handik aurrera beren estatuaren (hiriaren) pentsutan bizi izaten ziren.
Olinpia zaharrean___________
andrazkoak aparteko lekuan jartzen ziren.
andrazkoak baino ez zuten parte hartzen.
andrazkoak zein gizonezkoak ziren partaide.
andrazkoek ezin zuten parte hartu.
Olinpia zaharreko atleta garaileek zein etekin ateratzen zuten?
Koroa baino ez.
Urre asko
Aurrerantzean inoren kontura bizi izatea.
Estatuaren botera.
Denborarekin izugarrizko ikuskizun bihurtu ziren. Gerrak eten egiten ziren Olinpiadetan, 50.000 ikusle batzera iritsi ziren, epaile eta antolatzaile taldeak sortu ziren, .... Baina arrakasta honek jokoen usteltzea ekarri zuen. Izpiritu erlijiosoa galdu zen, jokoak politikarako erabiltzen hasi ziren, atletak profesionalizatu ziren ..., K.a. 393.ean Teodosiok debekatu zituen arte.