<=
Olinpiada modernoen ibilbidea. Baietz 5.
Hutsuneak bete.
Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA (3 sobera daude): arrakasta, arreta, batu, lotu, itzelak, itzalak, horren ondorioz, probetxurako, sortarazi, udakoak.
______________________________________________
1892an Pierre de Coubertin frantziarrak aintzinako Olinpiar Jokoen berpiztea proposatu zuen eta, 1894ean, hainbat herritako ordezkariek geroago COIa izango zena
zuten.
1896an Grezian egin zen lehenengo Olinpiada modernoa ez zen gaur egunekoa bezain ikusgarria izan, ez zuten gaur egunekoa bezain ondo antolatu eta ez zuten gaur egunekoak beste partaide
, baina herritarren gogo eta poz biziak bete zituen antolaketaren hutsuneak. Egia esan, 311 partaidetatik, atzerritar turista batzuk izan ezik, gehienak greziarrak ziren.
1916ra arte (gerra zela eta ezin izan ziren egin) lau urtean behin egin ziren Jokoak Parisen, Saint Louis-en, Londresen eta Stockholm-en gero eta
handiagoz eta gero eta herri gehiagok parte hartuz. Hala ere, Stockholm-en arrazakeriazko gertaera batzuk laskitu zituzten Jokoak.
1924ean Neguko Jokoak egin ziren lehenengoz. Joko hauek, hainbat herrialdetan
bezain garrantzitsuak dira eta udakoek beste partaide mugiarazten dituzte, hainbat herrirentzat (Suitza, Austria, Kanada,…) udakoak baino garrantzitsuagoak izanik.
Baina denborarekin, hain oihartzun handiko ikuskizun bihurtu ziren jokoak, ezen edozein gobernuk erabili nahi izan zituela beren
. Horrela, 1913an Hitlerrek bere propagandarako erabili baitzuen, 1972an München-en komando palestinar batek sarraski itzela egin zuen. 1980ean Ekialdeko herririk gehienek Moskuko Jokoei boikota egin bazieten, 1984ean Moskuren inguruko estatuek beste horrenbeste egin zuten Los Angelesekoekin.
Edozer dela ere, Jokoek mugitzen dituzten interes ekonomikoak
dira. Seul-eko Olinpiadan 57.000 milioitako etekin gordinak atera ziren. AEBetan kirol industriak petrolioak edo Burtsak adina diru mugitzen du.
, kirola bera guztiz profesionalizatu da, horrekin batera zenbait kirolarirekin doping-aren arazoa sortuz. Hala ere, agian, doping-aren arazo hau ustegabean igaroko zen (Seul-en 9.302 partaidetatik 10 atletagan aurkitu zen dopinga) Ben Johnson 100 metrotako plusmarkaduna horietako bat izan ez balitz.
Erantzuna egiaztatu
Laguntza
Ados
<=