Santi Auzmendi: "Kirola ondo pasatzeko egin behar da, bestela ezin da". Ikasbil, 293646. Maila:1b. Data:2006/04/06.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Santi Auzmendi sastrea da, oso ezaguna Donostian. Baina, korrikalaria ere bada. Berak dauzka oraindik espainiar estatuko errekorrak 800 metrotan (2'24'') eta 1.500 metrotan, (4'56'') beteranoen mailan. Batzuek gaztetan lasterka egin ondoren segitzen dute beteranoetan ere korritzen. Santi ez, beterano zela egin zen lasterkari, nahikoa berandu, beraz. HABE.- Batzuk flakatzeko hasten dira lasterka egiten, beste batzuk medikuak esanda, edo bati aurreko batean entzun nion bezala, heriotzaren beldur zelako. Zu... SANTI AUZMENDI.- Ni hiru arrazoi horiengatik hasi nintzen. Hirugarren arrazoia zein zen? Heriotza? Beno heriotza, zahartzaroa ahalik eta gehien luzatzeko, ahalik eta modurik onenean. Eta atletismoa gustatzen zitzaidalako. Mutikotan herriko festetan eta izaten ziren lasterketetan beti aurrean ibiltzen nintzen, edo korrika egin beharreko herri-jolasetan ere bai.
Santi lasterka egiten hasi zen __________
gaztetan beti irabazten zuelako.
txikitan heriotzaren beldur zelako.
arrazoi bat baino gehiagorengatik.
H.- Realeko entrenatzaile izandako Alberto Ormaetxeak behin esan zuen inor ez dela gogoratzen zein gelditzen den bigarren. Atletismoan ere bigarren postua al da lor daitekeen txarrena? S. A.- Atletismoan laugarrena izango litzateke, nik lortu nuena munduko txapelketan 1.500 metrotan. Hirugarren gelditu zenak bultzada txiki bat eman zidan, kanpoko kaleetara irtenarazi, eta berriro barrutik korritzen saiatu nintzen arren, ezin izan nuen podium-ik zapaldu. Izugarrizko amorrua hartu nuen.
Munduko txapelketan __________
laugarren postuan geratu zen.
ezin izan zuen lasterketa bukatu.
hirugarrenak bultza eta podium-etik bota egin zuen.
H.- Galtzen badakizu? S. A.- Ez, oso jenio bizia dudalako. Niri ez zait ezertan galtzea gustatzen. Lehia gustatzen zait, nire ezaugarrietako bat da, eta ez zait iruditzen gainera txarra denik lehiakorra izatea. H.- Edadean aurrera joanda, kirolariei kirola egin ondoren gorputza bere onera ekartzea, errekuperatzea alegia, geroz eta gehiago kostatzen zaie. Zuri ere bai? S. A.- Ez, ni segituan errekuperatzen naiz, bi minutu pasa eta ondo nago berriro. Nik geldian oso pultsazio baxuak dauzkat, 36-42 tarte horretan. Uste dut neurri handi batean berezkoa dudala hori. H.- Jan-kontuak ere zaindu beharko dituzu. S. A.- Korrikan hasi aurretik ere, barazkijalea nintzen ia erabat. Dietista batekin ibiltzen nintzen, eta egin dudana izan da hark esandakoa nire estilora moldatu. Eta asko irakurri. Nik oso haragi gutxi jaten dut, gorputza fresko edukitzeko. Barazki asko eta fruta asko jaten dut, eta beti sasoian sasoikoa.
Jan-kontuetan ere __________
betidanik zaindu du elikadura.
dietistaren aholkuei jarraitu die zehatz-mehatz.
beti baserriko barazkiak jaten ditu.
H.- Nola entrenatzen zara? S. A.- Orain pixka bat jaitsita nago, baina egunero joaten naiz eguerdian, ordubete edo. Gorputza ez da beti berdin izaten, eta aurreko asteko egun batean korrika egiten hasi, eta ezin, eta ordu-erdi egin eta utzi egin nuen. Hau gustura egin behar den zerbait da, bestela ezin da. Eta gero oso garrantzizkoa da beroketa-ariketak behar bezala egitea, eta bukatu ondoren, luzamenduak egitea. Eta beti erlojua aldean daramat.
Entrenamenduetan __________
lehen adina/beste lan egiten jarraitzen du.
beroketa-ariketak bukatu ostean egiten ditu.
ez du inoiz erlojua kentzen.
H.- Zer gustatzen zaizu gehiago: eguzkia, haizea, hotza? S. A.- Hotzarekin ez dago ondo lasterka egiterik. Beroa, niri beroa gustatzen zait, berdin zait 25-35-45º C. Beroa. H.- Beroa egiten duenean hondartzarako joera izaten du hemen jendeak. Zuk hondartzan korrika egiten al duzu? S. A.- Garai batean ibiltzen ginen. Hori da gorputza jipoitzea! Hondar bigunean tira, baina gogorrean, oso-oso nekosoa da. Hankak gogortzen eta zailtzen dituzula, hori du ona, baina nekatu, izugarri.
Hondartzan korrika __________
orain ez da ibiltzen.
lehen oso erraz egiten zuen.
egiteko hondar gogorra biguna baino nahiago du.
H.- Hankak aipatu dituzu. Zenbat zapatila-pare urratzen duzu urtean? S. A.- Oso gutxi, nik beti hanka-puntetan korritzen dudalako. Baina, hanka azpian *maskurrak (callos) ateratzen zaizkit, eta zapatila-zola gehiegi ez hondatzea komeni zait. Zapatilak berri samarrak badira, beti ere gutxiago sufrituko dute maskurrek. Beraz, nik zapatilak berri-berriak uzten ditut.
Zapatilak/ek __________
beti berriak erabiltzen ditu.
maskurrak orpoetan ateratzen dizkiote.
ez ditu ia apurtzen.
H.- Edadearekin zer galdu duzu eta zer irabazi duzu kirolari gisara? Irabazi, kiloak agian? S. A.- Galdu abiadura galdu dut, eta irabazi eskarmentua, ikasi egiten duzu gorputzak esaten dizuna ulertzen, ikasi egiten duzu lasterketa batean erritmo-aldaketa noiz egin behar duzun... Eta kiloak, ez, urteak eta urteak daramatzak 60 kilotan. Eta irabazi, osasuna irabazi dut, ez bakarrik fisikoa, baita psikikoa ere.