OPOR EGUNAK LASAI IGAROTZEKO AUKERA. BAINUETXEAK BERRIRO MODAN JARTZEN ARI OMEN DIRA.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Udako oporrak. Batzuk dagoeneko opor egunak gozatzen ariko dira. Beste asko, aldiz, atseden egun horiek noiz iritsiko zain daude. Baina denak ere, egun horiek ahalik eta __________aprobetxatzeko planak egiten dituzte: mendia, hondartza, hainbat herritako festak...
ondo
hobeto
ondoen
Egun hauek aproposak dira ___________ zehar pilatutako neke eta kezkak ahaztu eta lasaitzeko.
urtearen
urtean
urtetik
Eta, asmo horrekin, asko eta asko dira azken urte hauetan bainuetxera _____________ erabakitzen dutenak.
joatea
joatera
joateko
Beti lotu izan da Bainuetxea gaixotasunekin. Bertan, gaitzen bat __________ pasatzen zituen egun batzuk, sendatu arte.
zutenak
zituenak
zuenak
Gaur egun, aldiz, gaitzei erremedioa jartzeaz gain, bainuetxeak ___________ ere bilakatu dira.
oporleku
oporlekuan
oporlekutzat
____________ ehun urte baino gehiago Zestoako bainuetxea sortu zela, eta berau da, Gipuzkoan garai hartan sortu ziren bainuetxeetatik zutik dirauen bakarra.
Orain dela
Badira
Baduela
Garai batean, Madrildik etorritako jende aberatsa zen hango ___________.
bezero
bezerorik
bezeroak
Gaur egun, ______________, bizkaitarrak dira bainuetxeko zerbitzuak gehien erabiltzen dituztenak.
horregatik
berriro
ordea
Zestoako bainuetxeak _______________ aukera eskaintzen dizkio bezeroari: hotel eta balnearioko zerbitzua, hotel zerbitzua balneariorik gabe, eta balneario zerbitzua bertan lotan gelditu gabe.
hainbat
adina
hainbeste
Zestoako bainuetxean, bezeroek mediku baten zerbitzuak jaso ______________.
ahal dira
ahal dituzte
ahal daitezke
Medikuak zein tratamendu jarraitu behar duten esango die, osasunaren aldetik inolako arazorik egon ez ___________.
liteke
dadin
litzateke
Baina hemen garrantzitsuena ura da. Edateko erabiltzen ___________ ur iturriak bi dira:
direla
diren
direnez
San Inazioko ura, ___________ gaitzentzat erabiltzen dena, eta Jaiokundeko ura, giltzurrunarentzat.
gileko
gibelezko
gibeletako
Baina, horretaz aparte, hiru igerileku ___________ badaude, teknika, presio eta tenperatura ezberdinetako dutxak, bainuak, saunak, gimnasioa, masajeak jasotzeko aukera...
ere
ere bai
baita ere
Zestoako bainuetxeko Erlazio Publikoetako ___________ den Maire Modregok esan duenez, bainuetxe zein hotelak eskaintzen dituen zerbitzuez aparte, hainbat ibilaldi ere antolatzen dituzte.
arduradun
arduratsu
ardurati
Aurten, ___________, Guggenheim museoa bisitatzeko aukera ematen diete bainuetxeko bezeroei.
aldiz
esate baterako
hau da
“Baina, horretaz aparte, Miarritze, Arantzazu eta Donostia ezagutzeko aukera ere ____________. Irteera guztiak partehartzaileen araberakoak dira.
badago
dago eta
dagoela
Segun eta jendeak zer nahi duen, txango bat edo _________ antolatzen da”.
beste
bestea
besterik
Bere ____________, pertsona nagusiak dira gehienbat bainuetxera joaten direnak,
arabera
dioenez
esanetan
“baina esan ___________ topiko hori apurtzen ari garela, urtetik urtera gazte jendearen partehartzea gero eta handiagoa baita. Batez ere uda partean”. (Euskaldunon Egunkaria, 1998/VII/8. Saioa Ojanguren)