KANTU ETA GUZTI. Donostiako Musikabi akademiako 45 lagun Japoniara joango dira kantatzera.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Edozeini galdetuz gero non dagoen Niigata, Yokohama, Oguchi, ... edo gisa bereko beste zenbait hiri, auskalo! erantzungo luke; dena den, ziurrenik Japonian ________ igarriko luke.
egoteko
daudela
dagoela
Donostiako San Inazio eskolaniako gaztetxoek, ________ , oso ondo dakite non dauden, han izanak baitira lehendik ere,
ere
aldiz
berriro
eta astelehenean hogeita hiru ________ joango baitira kantatzera.
egunetako
egunetarako
egunetakoa
Hamabost ________ emango dituzte Japoniako beste hainbeste hiritan Musikabi musika eskolako ikasleek.
kontzertu
kontzerturik
kontzertuak
Hogeita bederatzi haur kantarik, hamahiru orkestra kidek, bi bakarlarik eta Iñaki Carcamo zuzendariak osatzen __________ Japoniarako espedizioa.
da
ditu
dute
Japoniako enpresa pribatu batek ordaintzen du __________ bidaia, adierazi digu Carcamok.
guztien
guztiok
guztia
____________ bost urte, 1992an, izan ginen lehenengo aldiz. 1995ean itzuli egin ginen, eta orain berriz ere Japoniara!.
Orain duela
Orain dela
Orain da
Ilusioa bista-bistakoa da zuzendari zein ____________ .
haurrarengan
haurrenean
haurrengan
Naiara Garmendia eta Iñigo Vilas ____________ , gogoz itzuliko dira.
behin
behintzat
behingoz
Oroimen politenak ____________ dituzte, horrelako hoteletan ez baikara beti ibiltzen.
hoteletako
hoteletik
hoteletakoak
Naiarak, hala ere, hango publikoa maite du. Oso isilak dira, musika gehiago estimatzen dute. Iñigok, ____________, txaloak izaten ditu faltan.
aldiz
orduan
beraz
Hain dira isilak, _____________ ere ez baitute zalapartarik ateratzen.
txalotzea
txalotzean
txalotzeak
Entzuleak finak direla frogatzeko aski da sarrera ______________ ordaintzen dutela ikustea.
bakoitza
bakoitzetik
bakoitzaz
Sarrera merkeenak 4.000-5.000 pezeta inguru balio du gure kontzertuetarako, argitu du ____________ .
zuzendariak
zuzentzaileak
zuzendaritzak
Hogeita hiru egunez Japonian egoteak arazo ugari dakartza __________________.
guztiei
guztietarako
guztientzat
Aurrekoetan udako ____________ joan izan gara, baina orain klaseak utzi beharko dituzte, eta atzeratuak ez geratzeko gogor lan egin beharko dute Gabonetan. Horrek baino gehiago janariak kezkatzen ditu gaztetxoak. Gauza batzuek nazka ematen dute, arrain gordinak, adibidez.
oporrak
oporretan
oporretatik
Aurretik Japonian egonak badira ere, hango jendearentzat ______________ berria izango da orain eramango duten ikuskizuna. “Pianoarekin baino ez gara joan orain arte, eta aurten orkestra eta guztiarekin joango gara, baita bakarlariekin ere”.
guzti
oro
erabat
Bakarlariak _____________ , ahotsak osatzeko laguntzaileak ere izango dituzte taldean. Haietako bat Ainhoa Mercero. Opera kantatzen du hernaniarrak Musikabin, baina abesbatzako kantuetarako moldatu egingo da.
ez ezik
izan ezik
baizik
Japoniak ez ___________ erakartzen, eta are gutxiago bertako jendeak. Argazki makinekin joango gara gu, konpetentzia egitera.
dit
zait
nau
Ainhoak, ___________, badaki antzoki ederrak daudela Japonian, Tokion bereziki, eta horrek bai, hor kantatzeak ilusioa egiten dit. (Euskaldunon Egunkaria, 1997/XI/29, Jon Abril)