Alfred Hitchcock (www.ikasbil.net,4787)
Zinegile ospetsuaren biografia eskaitzen digu irrati pasarte honek.

Biografia ordenatu

Eraman itzazu eskubikoak ezkerrekoen ondora.

Hitchcock-i buruz hitz egin denean, bere pelikulak aipatu dira, baina baita ere bere izaera bitxia. Heziketa katolikoak edo etxean bizitako giroak, horrelako maltzurkeria berezia eman zion, eta berarekin lan egindako aktore guztiek diote pelikula egiten zen garaian aktoreak, eta batez ere aktoresak, sufriaraztea zela bere pasioetako bat.

Hitchcock Britainia Handian Leytonstone-n jaio zen 1899an. Bere gurasoak dendari katolikoak ziren, eta Londresko jesuiten ikastetxera bidali zuten ikastera. Gero ingenieritza egin zuen, baina aldi berean, lan egin behar izan zuen familiari laguntzeko.

Ordukoak dira, esate baterako, "Vértigo", "Con la muerte en los talones", "Psicosis" edo "Los pájaros", espainolez egindako tituluen izenak dira hauek . Ondoren ere egin zituen pelikula aipagarriak, baina aditu guztien iritziz lau film hauek dira onenak.

Baina okerren pasa zuena, dirudienez, Tippi Hedren, Melanie Griffith-en ama izan zen, "Los pájaros" pelikulan. Azkenean errodajea bertan behera utzi behar izan zuten, emakumeak gehiago ezin zuelako. Gabon haietan Hitchcock-ek bere amaren itxura eta jantziak zeuzkan panpina bidali zion Melanie alabari zerraldo batean sartuta. Hurrengo pelikulan, "Marnie, la ladrona"n benetako jazarpena egin omen zion Tippi Hedreni honek ezezko borobilena eman arte.

24 urte bai, bete dira gaur Alfred Hitchcock zine-zuzendaria hil zela. Hitchcock jeniotzat dute zinean adituek, batez ere bere pelikuletan beldur eta kezka berezia sortu zuelako. Ikusleak ez zekien ondoren zer zetorren, eta gehienetan zuzendariak ustekabean harrapatzen du.
1.

Hitchcock, hala ere, zine-munduan izan den zuzendari handienetarikoa izan dela esan genezake. 69an bere karrera guztiari sari berezia eman zioten Hollywood-en eta hurrengoko urtean Ingalaterrako erreginak sir izendatu zuen. Gaurko egunez hil zen, esan bezala, Los Angeles-en.

Zinea eta publizitatea gaztetatik gustatu izan zitzaizkion, eta bere enpresan zenbait iragarki egin ondoren, lehen pelikula egiteko aukera izan zuen. Soldaduskatik libratu egin zen, pisuagatik, 160 kilo zeuzkan. Ingalaterran egindako pelikulak onak ziren, soinurik gabeak gehienak, eta horrek Estatu Batuetara, Hollywood-era, joateko aukera eman zion. Hantxe egin zituen bere pelikula onenak eta ezagunenak, batez ere 50eko hamarkadaren bukaeran eta 6oko hasieran.

Beti, edo ia guztietan, emakume rubiak aukeratzen zituen protagonista paperetarako, eta batzuk bereziki gaizki tratatu zituen. "La soga" pelikulan Ingrid Berman nerbioetatik jota, alde egiteko zorian izan zen. "Náufragos" pelikulan Phillips Constance aktoresa 10 aldiz bota zuten uretara lehen "toma" ondo atera arren.