Aritu futbolean eta ez gerran. Paul Auster idazlea,
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Azken udan, milioi bat frantziarretik gora bildu ziren Eliseoko Zelaietan Frantziak Munduko Futbol Txapelketan lortutako garaipena ospatzeko. Lekukotasun guztien arabera, Liberationetik, 1944tik, Parisen ikusitako alaitasun erakustaldi kolektiboetan garrantzitsuena izan zen. Ezinezkoa da ez harritzea gertaeraren esanahiaz. Azken batean, kirolean lortutako garaipen bat baino ez zen izan, eta irudimenak inola ere ezin aldera dezake nazien okupazioaren amaierarekin. Eta, ______________, mundu guztiak egiaztatu ahal izan du: hiri bereko etorbide berean ikusi ahal izan da berrogeita hamalau urte lehenago De Gaulle hartu zutenek erakutsitako alaitasun bera, nazioharrotasunaren eztanda bera.
hala ere
osterantzean
hala nola
Zein irakaspen atera? 2000. urtean sartzear gaudela eta zerbait idazteko eskatu didatenean, gogora etorri zaidan lehenengo hitza Europa izan da. ___________________, hitza bera europarrek asmatutakoa da, eta, neure buruan Europaren historiaren azken hamar mendeak laburbil ditzakeen irudi edo gertaera nagusi bat bilatu dudanean, hilkintza izan da neure gogoan behin eta berriro agertu den hitza. Horregatik, indarkeriaren metafisikaz hitz egin nahi dut: gerra, masa suntsiketak, errugabeen sarraskia.
Azken batean
Halako batean
Behin batean
Nire asmoa ez da europar zibilizazioaren handitasuna __________________. Baina, Dante eta Goya gorabehera, Chartres eta Giza Eskubideen Adierazpena gorabehera, iragan berri diren mila urteotan hilabete gutxitan ez dute sarraskia bultzatu europar batzuek beste batzuen aurka. Herriek elkarri aurka egin diote (Ehun Urteko gerra), herri batzuen arteko aliantzek beste aliantza batzuen aurka jo dute (Hogeita Hamar Urteko gerra) eta herri bereko biztanleek elkar hil dute (Frantziako Erlijiogerrak). Gure ustezko aurrerapen eta argien mendeari dagokionez, hitz egitea ere ez du merezi.
erdeinatzea
xahutzea
laudatzea
Zorionez, bakea nagusi izan da Europako herri handien artean Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik. Horrek, ordea, ez du esan nahi elkar gehiago maite dutela, ez eta hilkintza nonahi desagertu dela. Baina, ____________, badirudi europar gehien-gehienek aurkitu dutela bestea txikitu gabe elkar gorrotatzeko modua. Mirari horri futbola deritzo.
behingoz
oraingoz
estrainekoz
Kondaira izan edo ez, futbolaz azken milurtekoan jasotako lehen aipamena gerra garaiko gertakari baten gainekoa da. 1000. urtearen inguruan, ingelesek beren lurraldea inbaditu nahi zuen buruzagi danimarkar baten aurka lortutako _____________ ospatu omen zuten; horretarako, haren burua gorputzetik bereizi egin zuten, eta baloi bat balitz bezala erabili.
garaipena
garapena
goraipamena
Inor ez dago behartuta istorio hori sinestera, baina guztiz egiaztatuta dago 1100. urte inguruan Ingalaterran futbol partiduekin ospatzen zutela ihauterietako asteartea, eta haietan herri osoak elkarren aurka aritzen zirela. Alde bakoitzean 500 jokalari ere ari _______________. Joko zelaia hainbat kilometrotakoa izan zitekeen, eta partiduek egun osoa iraun zezaketen, inolako arau zehatzik gabe. Laster, saldokako futbola izena eman zitzaion, eta eskatima erdi antolatu haietan izaten ziren istiluek hainbeste lesio eragiten zituzten, non 1314an Eduardo II.ak debekatu egin baitzituen.
zitzakeen
zatekeen
zitezkeen
Geroago, Eduardo III.ak, Rikardo II.ak eta Enrike IV.ak beste debeku batzuk ezarri zituzten. Errege horiei ez zien ______________ ematen kirol horretako indarkeriak soilik. Izan ere, kezkagarria iruditzen zitzaien futbolean emandako denborak gero eta tarte handiagoa kentzea lehenago arku-tiroan trebatzeko erabiltzen zenari, eta, ondorioz, erresuma, inbasioa gertatuz gero, militarki prestatuta ez egoteko arriskuan jartzea.
higidura
higuina
hagina
Baina, XVII. mendearen amaieran, soldaduei jada ez zitzaien eskatzen arku-tiroan trebeak izateko, eta Karlos II.ak indar handiz bultzatu zuen futbolaren praktika. Arau estandar batzuk ezarri ziren 1801ean, eta, 1863tik aurrera, egungo arauak Cambridgeko unibertsitatean zehaztu berriak zituztela, jokoa Europako gainontzeko lekuetara zabaldu zen, eta ondoren mundu osora. ______________ historia osoan jendeak inoiz izan duen kirolik gogokoena eta praktikatuena bihurtu da.
Betidanik
Ordudanik
Herenegundik
Orduz geroztik, nazioak futbol zelaietan borrokatu dira, armadek galtza motzetan jardun dutela. Futbola kiroltzat hartzen da, jostagarritzat, baina aspaldiko aurkakotasunen oroitzapen mehatxagarria presente dago lehia bakoitzean, eta, gola sartzen den guztietan, ______________ garaipenen eta desegigoen oihartzuna entzuten da. Holanda Espainiaren aurka, Ingalaterra Frantziaren aurka, Polonia Alemaniaren aurka.
behinolako
inondikako
halabeharrezko
Aurreko udan, Munduko Txapelketan egon nintzen, eta talde nazionaletako jarraitzaileak ikusi nituenean, ____________ herriko bandera haizean eragiten zuela, eta himno nazionala abesten, ulertu nuen europarrek azkenean aurkitua zutela gerraren ordezkoa. Bai, badakit hooliganak daudela, eta izan dut Frantzian Txapelketan zehar gertatutako borroken berri. Baina egia ere bada biktimen kopurua bi eskuetako hatzekin konta dezakegula. Izan zen garai bat, ordea, ez hain aspaldi, biktimen kopurua milioika kontatzen zena.