Bidaiak programatzen. Baietz 2. Argitalpen Zerbitzua. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
   Han      han      handik      hango      hara      horietan      horrela      horretan      horretarako   
Nire anaia Historia ikasten ari da Unibertsitatean, eta lan bat egin behar dute Euskal Herriko arkitekturari buruz. Ostiralean jaia da eta asteburua aprobetxatuko dute Durango aldeko arkitektura ikusteko.

Neu ere joango naiz neure anaia eta bere lagunekin, autoan, baina, ordainean, txangoa ondo programatzea tokatu zait, nire anaia oso alferra da eta. Programa aurkeztu diot eta gustatu zaio:

Ostiralean Gasteiztik autoz irtengo gara, Durangorako bidea hartuko dugu, eta Urkiolara joango gara. S. Antonio eliza ikusiko dugu, oroigarri batzuk erosiko dizkiot amari eta ibilalditxoa egingo dugu inguruko paisaia ederra ezagutzeko. Urkiola oso famatua da Euskal Herrian bere erromeriarengatik. Urtero Euskal Herriko ezkongabe asko joaten dira erromerian, S. Antoniori senargai edo emaztegaia eskatzera.

Gero Durangorako bidea hartuko dugu eta bidean etxeko janaria jango dugu. Durangora heldu, eta XVII. mendeko monumentu batzuk ikusiko ditugu (Santa Ana eliza, Kurutziagako gurutzea, eta abar.) argazki batzuk egingo ditugu eta Ezkurdi pilotalekura joango gara puntako xistera partidu bat ikustera.

Gauean Garaira joango gara eta afari ederra egingo dugu. Gero kanping denda jarri zelai batean (baimena eskatu eta gero, noski) eta lo egingo dugu.

Larunbatean, gosaldu ondoren, Elorriorako bidea hartuko dugu eta Abadiñora heldu baino lehenago, Bustintzuriagan geldiunea egingo dugu eta euskal artisautza ikusiko dugu. Gero Abadiñora joango gara eta otartekoak egiteko janaria erosiko dugu, Abadiñoko dorretxeak ikusiko ditugu eta argazkiak aterako ditugu. Abadiñotik eskuinera joko dugu eta Mendiolako haizerrota zaharrak ikusiko ditugu. Herri , autoa utziko dugu ez “Bolinkoba” eta “Astokoba” haitzulo famatuak ikustera joango gara. Egun osoa mendi emango dugu.

Igandean Elorriorako bidea berriro hartuko dugu eta Atxondo ibar ederra gozatuko dugu: artaldeak, baserriak, mendi eta zelaiak. Arrazolan geldituko gara eta sendabelarrak erosiko dizkiogu gure amamari, asko gustatzen zaizkio eta. Gero Axpera itzuliko gara eta Anbotora joango gara. Zorte apur batekin “Anbotoko Dama” ikusiko dugu.