JAUN/ANDRE HORI. Gutun formala. Euskara eta Literatura, Batxilergoa, Ibaizabal.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
   alokatu      Beraz      erabat      eragozpenak      garbitzen      hainbat      hondatu      konturatu      modua      ondoren   
Miren Rodriguez
Sukurtsaleko zuzendaria
Hegan Bidaiak.
Henao 9
48009 Bilbo
Santurtzin, 1999ko abuztuaren 16an

Jaun/Andre hori:

Ekainaren 1ean Llaneseko urbanizazio batean dagoen apartamentu bat genuen zuen agentzian, abuztuaren lehen hamabostaldia bertan pasatzeko. Handik itzuli bezain laster hasi naiz gutun hau idazten nire kexa adierazteko.

Lehenengo eta behin, apartamentuan sartu ginenean, dena zikin zegoela ginen, batez ere komuna eta sukaldea. Nahiz eta gure zeregina ez izan, ordu eman genituen horiek , halako nazka ematen zuen!

Bigarren egunean, ekaitz baten , txundituta geratu ginen apartamentura itzultzean, logeletako bat urez beteta zegoela ikusita. Gezurra badirudi ere, itogin handi bat zegoen. Ondorioz, ohea busti eta ura logela osoan zabaldu zen. , gela ezin izan genuen erabili hurrengo bi egunetan, ohea erabat sikatu arte.

Baina hau nahikoa ez balitz, gure egonaldiaren azken bost egunetan urbanizazioko igerilekua itxi egin zuten, ura garbitzeko sistema baitzen.

Gure kexak hango arduradunari behin eta berriz azaldu nizkion, baina inork ez zuen ezer egin.

Horrela bada, azaldu dizudan guztiagatik, ez zait iruditzen apartamentu bat alokatzeko denik hau. Horregatik, eskertuko nuke gertatutakoari buruzko azalpen bat emango bazenidate. Honekin batera, ziur naiz zuen enpresak jakingo duela guk izandako ordaintzen. Hala ez balitz, epaitegira jo beharrean egongo nintzateke.

Besterik gabe, agur.
Nagore Galartza