Herrialde exotikoetara arriskurik gabe bidaiatzeko aholkuak. ikasbil, 6667, 2005/06/07, 1B maila.

Hutsuneak osatu

1. Atzerrian agian ez duzu aurkituko hainbat botika. Botikina eraman: esparatrapua, tiritak, bendak, antisorgailuak, komuneko papera, guraizeak, pintzak, termometroa, eguzkitako eta ezpainetako ___________ ... Eta gero, analgesikoak, antibiotikoak, diarrearen aurkakoak, urarentzako desinfektatzaileak...

2. Eskuak garbitu jaten hasi aurretik. Botilako edariak edan, eta zuk ireki botila. Ahal bada ________ ez bota edariei.

3. Barazki ___________ saihestu, fruta zeuk zuritu, eta kontuz ibili gutxi egindako janariarekin.

4. Malaria, dengea, loaren gaixotasuna... dira __________ kutsatzen dituzten gaitzetako batzuk. Eta uxatzeko ukenduak igurtzi beharko dituzu, eltxo-sareak baliatu, agian tapa-tapa eginda joango beharko duzu.

5. Kapela, eguzkitako betaurreko eta ukenduak erabili. Ur asko edan. Aztertu zoazen tokian, eta zoazen garaian, ze eguraldi egiten duen. Arropa horren arabera eman beharko duzu eta. Eta hobe da ___________ egindako oinetakoak eramatea, ez estreinatu bertan.

6. Lekurik seguruenak klorodun igerilekuak dira, eta itsasoa. Ur ________ arriskugarriak izan daitezke.

7. Bizi zaren estatuko enbaxada edo kontsuletxeen telefonoak eta __________ eraman. Irten aurretik informazioa bildu.