| 1. · Inguru hauetan ohiko kontua ez dugun arren, propina edo eskupekoa uztea jendetasun-adierazgarri da herrialde askotan eta, orokorki, bederen, zenbat utzi behar den aholkatzen edo agintzen duen araurik ez dago. __________ , eskupekoa utzi ala ez utzi zalantza izanez gero, eta hori derrigorrezkoa ez bada, ahalegin zaitez eskupeko horrek berez dagokion funtzioa berreskura dezan: ase zaituen zerbitzua saritzea, alegia. | | |
2. Herrialde batzuk, __________ , gai honetan zorrotz-zorrotzak dira eta, paradoxa bada ere, herrialde aberatsenetan dago eskupekoa instituzionalizatu edo finkatuen. | | |
3. Erresuma Batuko jatetxeetan, _________ , kontuaren %10 - %15 uztea da araua. Amerikako Estatu Batuetan sustrai luzeak ditu eskupekoak eta Erresuma Batuko ostatuetan bezainbeste utzi behar da, soldatak eskasak izaki, zerbitzarien funtsezko osagarria eskupekoa baita. | | |
4. Tradizio musulmaneko Afrika eta Asiako herrialdeetan eskupekoaren baliokide den bakshish izenekoak jatorrizko adiera galdua du. Aspaldi abegi eta ongietorri izaerako oparia bazen ere, egun eskupekoa zernahiren truk eskatzen da, baita zein ordu den erantzutearren ere. Afrika frankofonoan cadeau ("oparia", frantsesez) deritzote, __________ . | | |
5. Kuban, iraultzaren garaipenaz geroztik, Fidel Castro zorrotz agertu zen eskupekoarekin eta iraintzat jo zuen. ______________ , kubatar askok eskupeko-potoan zegoen kartela ezabatu eta orain "Iraina" hitza agertzen da. | | |
6. Mexikoko jatetxe eta pubetako zerbitzuaren %15ekoa da eskupekoa. Gasolindegiko langileari ere eskupekorik eman ohi zaio, olioa eta ura begiratzen baditu __________ aurrealdeko kristala garbitzen badu. Hoteletako langileei ere ematen zaie. | | |
7. Ekialde Urrunean, __________ , kontuak zeharo bestelakoak dira. Japonian eskupekoa uztea jendetasun eskasaren adierazle da. Txinan, ofizialki debekatua dagoen arren, hoteletako langileek eta ibilbide luzeko autobus-gidariek normal-normal onartzen dute eskupekoa. Taxi bat hartzea
| | |
8. Londresko taxi ezagunak bikainak dira, baina biziki garestiak. Horien lehiakide merkeagoak dira minicab izenekoak, baina, ____________, ezin ditugu kalean geldiarazi. Eskupekoez ari garela, Erresuma Batuan taxi gidariak bezeroari, batere merkerik ez den faktura horren %15eraino eskatzen diote. | | |
9. Amerikako Estatu Batuetan taxiak garesti eta -New York, Los Angeles eta antzeko beste hiriren batean izan ezik- hartzeko zaila ohi dira, gutxi daude eta. Bide egokiena telefonoz eskatzea da, baina horrek garestitu egiten du zerbitzua; azkenean, ___________, munta osoaren %15 gehitu beharko zaio, eskupeko gisa. | | |
10. Egipton -Kairon, batik bat- taxia da garraiobide publiko aholkagarriena, aski merke eta erosoa baita. Taxi gehienek taximetroa daukaten arren, aparatu horrek ez du funtzionatzen edo gidariak ez du jartzen; ___________, tratuan jardun, ibilgailuan sartu aurretik prezioa hitzartu eta bidaia amaitutakoan ordaindu beharko duzu. | | |
11. Taxia Indian hartzen baduzu, hantxe ikusiko duzu sekula __________ erabili ez den taximetro izeneko apaingarri bat; hitzartu sendo tarifa. | | |