Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
- Athleticekin Vienaraino? Egia esan, partidua aitzakia izan zen. Vienara joateko gogoz geunden, eta pentsatu genuen joatea Athleticek partidua zuen egunetan. - Zenbat lagun joan zineten elkarrekin? Hiru: Koro koinata, Kristi laguna eta hirurok.
Amaia eta bere lagunak Vienara .............................
partidua ikustera baino ez ziren joan.
partidua ikusteaz gain oporrak pasatzera joan ziren.
oporrak pasatzera bakarrik joan ziren.
- Sarrera erosita joan zineten, ezta? Bai, bai. Asteartetik ostiralera bitartean izan ginen Vienan eta asteazkenean partidua ikusteko planak egin genituen. Beste biak realzaleak dira, baina hirurok erosi genituen Athletic ikusteko sarrerak.
- A ze desilusioa, gero! Futbol zelaira iritsi arte ez ginen enteratu partidua bertan behera gelditu zela. Egunean bertan etxera deitu genuen eta esan ziguten irratia esan eta esan ari zela akaso partidua ez zela jokatuko. Vienan, baina, inork ez zuen uste partidua bertan behera geratuko zenik. - Nola jakin zenuten? Tranbian gindoazen futbol zelairantz, Athleticeko bufandak jantzita, eta gizon batek “suspen, suspen” esan zigun. Ez genion sinetsi, txantxetan esaten zigula pentsatu genuen. Futbol zelaira heltzean, kanpoan zeuden athleticzale batzuek esan ziguten egia zela.
Partidua bertan behera gelditu zela, ...................................
etxera egindako telefono dei batean familiakoek ziurtatu zieten.
partidurako bidean tranbian zihoan gizon batek jakinarazi zien.
futbol zelaira iritsi bezain laster realzale batzuek sinistarazi zieten.
- Zer egin zenuten gero? Prater futbol zelaira sartzen saiatu ginen, baina ordurako ateak itxita zeuden. Batzuek lortu zuten barrura sartzea, baina guk ez. - Zer moduzko giroa zegoen Vienako kaleetan? Sekulakoa. Hegazkinean bertan ere Athleticen kamisetak jantzita zituzten gehienek, eta hegaldi zuri-gorria izan genuen. Ostatu hartu genuen hotelean Berangoko zale batzuk zeuden, txaranga, dantzari, zanpantzar eta guzti. Furgoneta batean joan ziren haiek, musika instrumentu eta guzti.
Berangoko zale batzuk ikusi zituzten txaranga jotzen.
giro ezin hobea zegoen.
zale guztiek kamiseta zuri-gorriak jantzi zituzten.
- Polita da Viena? Bai, oso polita. Bazter guztiak elurtuta zeuden. Hurrengoan udaberrian joango gara; lorategi ikaragarri politak daude, eta landareak loretan daudela ikusi nahi ditugu. Elurraz ere polita da, baina udaberrian ederragoa izango da. - Operan egon zineten? Filarmonikaren jauregira joan ginen, baina ez zuten sartzen uzten. Museo batean izan ginen, baina ez genuen astirik izan operara joateko. Sissi enperadorearen jauregia ikusi genuen.
ez zuten filarmonikaren jauregia bisitatu, sartzen utzi ez zietelako.
ez ziren operara joan dirurik ez zutelako.
Sissi enperadorearen jauregiaz gain museo bat ikusi zuten.
- Ona da Vienako kafea? Bai, eta kafea zerbitzatzen duten kafetegiak oso atseginak dira. Izugarri handiak dira, baina oso toki trankilak eta erosoak. Kafea ondoan duela irakurtzen egoten da jende asko. - Zer moduzko dendak daude? Ederrak. Kale politak eta biziak ditu, eta dendak ikusten ere ibili ginen, bai. - Bueltatu dizuete partiduko sarreren dirua? Bai, kobratu ditugu.