Begoña Lujanbio: "Oporretako datak jakin bezain pronto komeni da bidaia-agentziara joatea". Habe aldizkaria, ikasbil, 1364, 2005/06/28, 1B maila.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Oporrak prestatzea ez da nolanahiko lana izaten. Hernani Bidaiak bidaia-agentziako arduraduna den Begoña Lujanbiori eskatu diogu laguntza, bere hainbat urtetako eskarmentuak lagunduko _____________ . Hona hemen kontatu diguna.
digun
digula
digulakoan
HABE.- Zein dira gaur egun bidaiatzeko tokirik arrakastatsuenak, hau da, zein toki daude orain modan? BEGOÑA LUJANBIO.- Nire ustez, askotan tokiak modan jartzen ditu, hegaldia tartean dagoenean, dagoen programazioak. Orain, adibidez, asko entzuten da Brasil, hegaldi zuzen bat jarri dutelako Madriletik Natalera. Salvador de Bahiarekin beste hainbeste gertatzen da, Madriletik jarri dute hegaldi zuzena eta orain dela hiru urte edo ez zegoenez, ez zen apenas entzuten. Tunez ere asko entzuten da, Bilbotik hara joateko zuzeneko hegaldia dagoelako. Horrek eroso egiten du, prezio aldetik ere merkatu egiten du. Dena dela, kasu guztietan ez da berdin gertatzen, beste hainbat tokitan horrelako faktoreek ez daukate eraginik, oso toki polita delako edo merkeagoa delako du jendeak gustuko, adibidez, Argentina eta Txile, oso leku _______________ eta guretzat merkeak direnak. Bestalde, Bilbotik charter-hegaldiak jarri dituzte Madeira, Marrakech eta Kroaziara joateko, beraz, aurten izango da bertara joango denik. Horietaz gain, betiko tokiak: Kanariar Irlak, Karibea eta Tunez.
erakargarriak
oroitzapenak
bisitariak
H.- Perfil batzuk aurreikusi ditugu, nolakoa izaten da pertsona hauen eskaria? Hasteko, familia (gurasoak eta haur txikiak). B.L.- Asko esan nahi du zenbat denbora eta noiz egiten diren oporrak, oso desberdina baita astebeterako joatea edota hamabost egunetako oporraldia izatea. Udan, esaterako, Salou-Cambrils da tokirik bisitatuena, oso bideratuta baitago familiei erantzuteko eta asko hobetu delako azken urte hauetan bertako eskaintza. Ondoan duen Port Aventura parke tematikoak ere badu zeresana erabakitzeko garaian. Beste leku egokia Balear Irlak dira, neguan Kanariar Irletara joateko joera dagoen _____________ , udan Balear Irlak dira nagusi. Oso leku aproposa haur txikiekin joateko Menorca da. Garestixeagoa ere bada, hala ere. Eskaintza ugari izaten da bertara joateko, hegaldi asko baitaude.
bezain
hainbat
bezalaxe
H.- ________________________. B.L.- Kubara, adibidez. Jende asko joaten da, batez ere, gizonezkoak, baina emakumeak ere joaten dira. Beste leku aproposak joateko hiri handiak izan daitezke: New York, Istanbul. honelako hirietan aukera gehiago dituzulako.
Bikote ezkonberria
Pertsona bakarra
Abenturazale-koadrila
H.- ____________________ . B.L.- Bidaia asko antolatzen ditugu Costa Ricara, naturaren aldetik eta zerbait desberdina nahi izaten duelako jendeak. Ez du Karibe nahi izaten, zerbait desberdina nahi du. Costa Ricak oso parke politak ditu, hondartza badu, baina ez da duen ezaugarririk politena, animalia asko ditu, sumendiak. Beste aukera bat safaria egitearena da, ondoren Seychelles Irlak bisitatuz, oso berezia hau ere. Izan ere, bidaiari hauek zerbait berezia nahi izaten dute. Australia ere bada gaur egun gero eta gehiago eskatzen den herrialdea. Oro har, ez dakite beste aukerarik izango duten honelako bidaia bat egiteko eta hortaz, aprobetxatu nahi dute. Horrexegatik, distantzia luzeak egiteko prest egoten dira eta dituzten aurrekontuak ez dira nolanahikoak izaten. Itsas bidaiak ere nahiko modan daude, gaur egun askoz ere aukera gehiago dago eta ez dira garai batean bezain garesti, moduz ateratzen dira.
Sasoian dagoen adineko bikotea
Abenturazale-koadrila
Bikote ezkonberria
H.- ________________________ . B.L.- Bezero hauek urtean zehar bizpahiru bidaia egiten dituzte, denboralditik kanpo bidaiatzen dute, itsas bidaiak ere gustuko dituzte. Bidaiatzeko gustua, gainera, orain ezagutu dute gehienek, irteerak astebetekoak izaten dira: Kanariar Irlak, Balear Irlak, oso urrutira joan gabe, oro har. Urrutirago joanda, Kuba erakargarria da, Egipto ere bai, eta azkenik, Europa: Italia, Londres edo Paris.
Pertsona bakarra
Sasoian dagoen adineko bikotea
Bikote ezkonberria
H.- _______________________ . B.L.- Bidaia hauetara doazenen artean alde handiak daude, bai baitaude sei hilabetetarako doazenak ere. Normalean, gazte jendea izaten da, tarte bat duena, eta Mexikora doazenak, leku bat aipatzearren. Mendizale asko izaten da hauen artean, bai udan bai udazkenean ere. Batzuk Aconcaguara doaz, beste batzuek Kilimanjarora igo nahi dute, eta beste batzuk La Pazera doaz mendia egitera, adibidez. Hori bidaia handien kasuan, hegaldia hartu eta gertatu ahala hartzen dituzte erabakiak. Hauetaz gain, oso toki berezia Vietnam da, oso lasaia da, hondartzak ere baditu, herriak, oihana. denetik dauka. Jende askok hegaldia bakarrik hartzen du: goitik, ipar aldetik, Hochiminhetik, sartu eta hego aldetik, Saigonetik, ateratzen da. Duela sei urtetik hona jarri da, batez ere, modan Vietnam.
Pertsona bakarra
Abenturazale-koadrila
Bikote ezkonberria
H.- Zuk zeuk zein toki gomendatuko zeniguke aurtengo udari begira? B.L.- Segun eta zein egoeratan zauden. Baina, orokorrean, udan abuztuan, saiatu behar da ahalik eta jende gutxien dagoen tokira joaten. Grezia, adibidez, irlak zoragarriak dira, baina udan bero ikaragarria egiten du eta jende ugari joaten da. Sardiniara ere jende asko joaten da, baina Greziara baino gutxiago eta niri oso leku polita iruditzen zait, Mediterraneoak duen xarma paregabea da.
-Udan Begoñak Greziara baino nahiago du beste edonora joan.
Egia
Gezurra
H.- Zenbateko aurrerapenarekin komeni da bidaia planifikatzea, gero arazorik ez izateko? B.L.- Datak jakin bezain pronto komeni da bidaia-agentziara joatea. Batzuetan itxaron beharra dago, zenbaitetan, eskaintzak aurrerago sortzen baitira, baina hau ere aldatzen ari da eta orain tur-operadoreek jendea erreserbak aldez aurretik egitera animatzen dute. Nik beti gomendatzen dut garaiz ibiltzea. Garaiz ibilita, beti dago aukera beste ezer sortuz gero, aldatzeko.
-Orain eskaintzak oso garaiz iristen direnez, ez da aldatzeko aukera handirik egoten.
Egia
Gezurra
H.- Aldatu al da urteotan jendearen eskaria edota jarrera? B.L.- Kalitatearen aldetik, gehiago eskatzen da gaur egun. Lehen, prezioa bakarrik zen garrantzitsua. Orain, prezioaz gain, kalitateari erreparatzen zaio.
H.- Zein herrialde da gaur egun arriskutsua bidaiarientzat? B.L.- Niri Kolonbia iruditzen zait arriskutsua, Cartagena eta San Andres izan ezik, baina Bogota eta mendi aldea bisitatuz gero, kontuz ibili beharra dago. Egipton, adibidez, arazo puntualak gertatzen dira, baina besterik ez. Brasilen, adibidez, Rio de Janeiron ez dago gauez ibiltzerik. Salvador de Bahian, aldiz, inolako arazorik gabe, oso desberdina da.
H.- Opor idealak, non? B.L.- Itsas bidaia Nilon, bi edo hiru egun Kairon, ondoren, Kenya, safari bat eginez, eta Seychelles Irlak bukatzeko. Beste aukera bat: New Yorken hasi, gero Mexikotik barrena, La Habanan bukatu.
- Gaur egun bidaiatzeko ...............................................