Bidaiatzeko aholkuak.

Hona hemen instrukzio batzuk bidaiatzeko, irakur itzazu.

Hutsuneak bete

1. Bidaia hasi baino lehen, bai Espainian bai lurralderik urrutienetan ere, behar beharrezkoa da geure osasunari ___________ berezia eskaintzea.

2. Osasunaren Mundu Erakundeak (O.M.S.) bi ____________ banatzen ditu txertoak: beharrezkoak eta gomendatuak.

3. Geurea ez den beste herrialderen batera joan aurretik, hango osasun-__________ nolakoa den eta txertoren bat beharrezkoa den jakin behar dugu.

4. Zenbait herrialdek beren lurretara sartzeko, nazioarteko txertoaren ___________ eskatzen dio bidaiariari.

5. Bestalde, beharrezko eta legez eska daitezkeen txertoak koleraren eta ___________ horiaren kontrakoak dira.

6. Beste txertorik behar izatea ere baliteke: difteria eta tifusen aurkakoak eta abar. Gomendatzekoa da zenbait lekutara joan aurretik zure lurraldeko Osasun-Zuzendaritzara joatea aholku eske eta, txertoa beharrezkoa izango balitz, ___________ bat ordainduta emango lizukete.

7. Fardeleriaren baldintza garrantzitsuenetako bat __________ izatea da, bidaian kolpe ugari jasan beharko baititu; beste baldintza bat, tren edo autobusetan, edozein txokotan sartu ahal izatea da.

8. Normalean, gazteentzat armadurarik gabeko motxila izango da erosoena, baina kontuz ibili beharra dago alde ____________ dauzkan sakelekin, atzetik irekitzen errazak baitira motxila lepoan daramagula.

9. Ekipaia hondaturik iristen bada. beharrezkoa da aireportuan ___________ egokia egitea eta honen kopia eskatzea, gero dagokion kalte-ordaina eskuratu ahal izateko. Ekipaia agertzen ez bada, desagerketa salatu behar da, zertzelada guztiak zehaztuz eta kopia bat jasoz, gero erreklamatu ahal izateko.

10. Dena den, kontuan izan behar da aire zerbitzuek, galdutzat salatutako gauza guztien ziurtagiriak eskatzen dituztela eta ordaintzen dutena ez da objetuek merkatuan duten balioa, balio ____________ baizik.

11. Oro har, ez dituzte ordaintzen gailu elektronikoak, bitxiak edota txanpon dirua. Denbora galtze horrek bidaiariari sortu dizkion _____________ , ordea, ordainduak izango dira, eta horregatik konpentsazio hori eskatu egin beharko da, Nazioarteko bidaietan, nagusiki, ekipaia aseguratzea komeni da.

12. Dirua da, hala nahi ez badugu ere, gure bidaiaren _____________ eta iturri nagusia, eta horregatik arreta berezia behar du. Bidaiari orok galdetzen duen lehenengoa da eraman beharreko txanpona zein den eta norberaren herrian edota destino lekuan aldatu behar al duen.

13. Oro har, txanpon sendo batekin bidaiatzea interesatuko zaigu, eta honek dolar edo marko alemaniarrak esan nahi du. Europako herrialde bakar batera bagoaz, bakar-bakarrik herrialde horretako txanpona eramango dugu. Munduko beste herrialde askotan ezinezkoa izango zaigu bertara iritsi aurretik bertako _____________ eskuratzea.

14. Oro har, bidaiari gehienek, bisitatuko duten herrialdeko txanponean eramango dute diru zati bat. Hala ere, bidai agenteek herrialdeko txanponean ehunen bat dolarren balioa eramatea aholkatzen dute, hasierako gastuei aurregin ahal izateko, garraioa e. a.. baina diru-__________ destino lekuan bertan egitea eta dirutzarik gehiena bidaiari-txekeetan (Travellers cheques) eramatea onuragarriagoa dela ametitzen dute.

15. Honetan zailduen dauden haiek, txeke hauek zuzenean dagokion atzerriko txanponean eramaten dituzte, gero diru-____________ errazteko. Hein berean, oso onuragarriak dira kreditu-txartelak, hauen bidez truke lagungarriak lor baitaitezke.