KAMIOI ZAHAR BATEAN HEGO AFRIKAN BARRENA I Jesus Torquemada, HABE 336. zenb. ikasbil, 126169, 2003eko maiatza.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Oso talde bitxia osatu genuen: hiru ingeles, lau aleman, emakume japoniar bat, puertoricar bat, bi hegoafrikar, ama norvegiarra zuen greziar bat (edota ama greziarra zuen norvegiarra al zen?). Kolore ugariko tribu berezi honetako kide izatea tokatu zitzaidan Hego Afrika osoa pasatzeko antolatu zen bidaia bitxi hartan. Ibilgailua erretiroa hartzeko urteak aspaldi beteta ______ kamioi zahar bat zen, baina ez zen gaizki portatu, alajaina.
zuen
zituen
zuten
Ibilbidea Itxaropen Onaren lurmuturrean hasi genuen, nabigatzaileek erreferentzia ______ zuten paraje hartan. Eta bidaia Victoria Ur-jauziak miretsiz amaitzea zen asmoa.
mitikoagatik
mitikoarentzat
mitikotzat
Ur-jauzi horiek ______ ikusgarrienetakoak dira, paregabeak agian, Iguazukoak alde batera uzten baditugu. Bidean, lurralde afrikar bitxi batzuk zeharkatu behar genituen: Botswuana, Namibia, Zimbawe eta Zambia.
munduko
munduaren
mundutik
Gure ______ hizkuntza ingelesa zen, zer erremedio! Sukaldeko lanak eta garbitasuna gure artean txandaka banatzen genituen.
artera
arteko
artetik
Atun-sandwich gehiegi jan genuen, espageti asko, eta noizean behin haragia “braai” erara erreta jateko aukera izan genuen; horrela deitzen ______ barbakoa afrikarrari.
da
zaio
dio
Gauak emateko kanpinak aprobetxatzen genituen, asko daude eta onak, inoiz aire librean lo egin behar izan bagenuen ere. Beno, ez zen lo askorik egiten, berriketa luzeak izaten baikenituen suaren inguruan, gaueko ordu ______ arte, eta goizean goiz jaiki behar...
txikiak
luzeak
gogorrak
Abiapuntua, esan bezala, Itxaropen Onaren Lurmuturra izan zen. Hango haizea ______ izaten da beti eta bazter guztiak astintzen ditu.
leuna
zakarra
lehorra
Portugaldarrek Ekialdera joateko norabidea hartuz lurmuturrari buelta eman ______, esplorazio europarren garaia hasi zen. Itsasertzetan pinguino asko bizi dira, eta balea ugari inguratzen dira.
zutenean
ziotenean
zionean
Lehorrera jota ikuspegia lehorra da, muinotxoak eta mahastiak bai, baina berehala ageri da Karoo Desertua. Handik Namibiako muga ______ paraje lehorra da.
artetik
arteko
arteraino
Ez da zuhaitzik ikusten, zuhaixkak bai, ordea. Ugariak dira “kokerbooms" izenekoak, zuhaitzaren eta kaktusen ______ landareak dira.
tarteko
tartean
tartez
Namibiako parajeak zoragarriak dira. Namib Desertua munduko politena izango da seguru asko. Hango dunak Algeriako Erg Handian daudenak ______ handiak dira, eta koloretsuagoak.
hain
bezala
bezain
Tonalitateak deigarriak dira, goizean kolore horiak aldatzen joaten dira _________ zehar, arratsaldean zeruak laranja-kolore bizia hartzen duen arte.
egunean
egunera
egunetik
Desertua Atlantiko ______ da, eta Eskeletoen Kosta deitzen diote, baleen eta itsasontzien hezurdura asko daudelako.
itsasertzeko
itsasertzerako
itsasertzerainokoa
Itsasoa traidore ______ da eta ontzi asko hondoratu dira paraje horretan. Diamantea da Namibiako ondasunik garrantzitsuena, eta harean azaltzen dira sarritan.
samarra
nahiko
guztiz
____________, debekatuta dago kostako zenbait lekutan sartzea, meatze-konpainiak baitira horien jabeak.