NIRE BIDAIA HURA/ Amaia
INDIA/2004ko uztailean, Goienkaria.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA (3 sobera daude): bertatik bertara, bertan behera, esate baterako, gainera, hain zuzen ere, hasieran, izan ere, jarraian, ondoren.
__________________________________________________________________

Amaia Ikaztegietako bi lagunekin joan zen uztailean Indiara. Hegazkina hartu eta New Delhira abiatu ziren. Bi egun egin zituzten hantxe; horrelaxe gogoratzen du Amaiak iritsi ziren eguna: “Izan genuen lehenengo inpresioa izan zen hiri kaotikoa zela”. Ricshaw-ak (bizikleta taxiak), autoak, jendea .... , sekulako beroa egiten zuen. New Delhin harritu zituen beste gauza bat izan zen Raj Ghat parkea; “Gandhi-ren errautsak hantxe daude eta jendeak errespetu handia dio toki horri; kaleetan dagoen iskanbilarekin, parkera sartu eta han dagoen isiltasunak harritu egin gintuen”, azaldu digu Amaiak.

, Rajastanen ibili ziren. New Delhitik Jaitur-era joan ziren, trenez. Jaitur hiria Pink City bezala ere ezaguna da; horren arrazoia da etxe guztiak arrosa kolorekoak direla.

Jaitur-etik Pushkar-era abiatu ziren; hinduismoaren barruan, erromesak herritxo honetara joaten dira. Hemendik Jaisalmer-era joan ziren; Urrezko Hiria ere deitzen diote. Pakistanekin muga egiten duen Thar desertuan dago Jaisamer. “Hiri honetan ikusgarriena da hango harresia eta kale estuak, labirinto itxurakoak. Etxeak Havelis-ak deitzen dira eta desertuko harriarekin eta hondarrarekin eginda daude. Jaisamer inguruan, safari antzerako bat egin zuten, gameluetan. Desertuko herrixkak, hango biztanleak eta euren bizimodua ezagutzeko aukera izan zuten. Jodh-pur, Mount Abu eta Udaipur bisitatu , Agrara joan ziren. Hantxe dago Taj Mahal ezaguna. Enperadore batek bere emazteari egindako mausoleoa da Taj Mahal.

Agratik Varanasira joan ziren. Shiba jainkoaren hirira. Ganges ibai sakratua pasatzen da handik. Hinduistak ibai horretara joaten dira bainuak hartzera; baita hiltzera ere. , hildakoak erre eta ibaira botatzen dituzte.

Varanasitik Uttaranchal probintziara joan ziren, iparraldera. 24 orduko bidaia egin zuten trenez. Rishikesh hirian egon ziren, yogaren eta meditazioaren hirian. Autobusez hamabi orduko beste bidaia bat egin ondoren. Joshimath-era joan ziren. Indiako eski estazio garrantzitsuenetako baten ere egon ziren, Aulin, .

“Ekarri nuen inpresioa izan zen Indiako zati txiki bat besterik ez genuela ikusi; itzultzeko gogoarekin etorri nintzen”, azaldu digu Amaiak.