NIRE BIDAIA HURA/ Silvia eta Andoni
Islandia / 2004ko abuztuan. Aintzane Irizar, Goienkaria.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA (3 sobera daude): berriz, badaezpada ere, horregatik, ere, ei (omen), ote, esaterako, hara eta hona, hain zuzen ere.
_______________________________________________________
Astebeteko oporraldia besterik ez zuten arren, Islandiara joan ziren abuztuan Silvia eta Andoni. Silviak, batez ere, aspalditik zeukan Islandia ezagutzeko gogoa: “hango paisaia ezberdinengatik, , asko erakartzen ninduen Islandiak”.

Irla txikia da Islandia, gutxi gorabehera, Andaluziaren tamaina izango du. “Paisaien arteko kontrastea harrigarria da”, azaldu digu Silviak; “posible da errepidearen alde bat zeharo berdea izatea eta beste aldea, , guztiz bolkanikoa”.

Irlaren hegoaldea ezagutu zuten Silviak eta Andonik. Lehendabiziko egunean Laku Urdinean egon ziren: “ur bero-berotan bainua hartu genuen eta lokatzarekin gorputza igurtzi genuen; saunak, dutxa hotzak ... denetik zegoen, eta benetan polita eta erlaxagarria zen toki hori”, gogoratzen du Silviak. Automobila errentan hartu zuten eta ibili ziren astebetean.

Reykjavik hiriburuak 180.000 biztanle inguru ditu; badaude beste bi herri 15.000 biztanle ingurukoak. “Hiru horiek alde batera lagata, gainerako herri guztiak oso txikiak dira, gehienak, 100-200 biztanle ingurukoak”, azaldu digute Silviak eta Andonik.

Iritsi eta hurrengo egunean Snaefellnes penitsulara abiatu ziren; hementxe inspiratu zen Julio Verne Viaje al centro de la Tierra idazteko.

Handik, Geyser eskualdera joan ziren; lur barrutik indarrez irteten den ur beroari deitzeko erabiltzen dugun geyser hitza eskualde horretatik dator, han horrelako asko dago eta. Geyserrez gain, Gullfoss ur-jauziak ikusi zituzten eskualdera jarraitu eta Skogaffoss herrira joan ziren; Islandiako ur-jauzi handienetakoa ikusi zuten hantxe. Hegoaldera jarraituta, Vik herrira iritsi ziren, kostaldean. Kirkiu izan zen euren hurrengo geldialdia; herri horretatik, Jokulsarlon lakura egin zuten irteera bat; Vatnajokull glaziarra dago laku horren atzeko aldean, Europako glaziarrik handiena, . Svartifoss ur-jauziak ere ikusi zituzten eta Skatafell parke nazionalean ere ibili ziren.

Bidaia bukatzeko, Reykjavik hiriburura joan ziren azkeneko egunean.

“Bidaia oso gomendagarria da, eta itzultzeko gogoarekin geratu gara”, azaldu digute; “hori bai, hango bizimodua oso garestia da guretako”: