Baina, oporraldi batzuk ahaztezinak dira. Ez al da hala?. habe aldizkaria.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Zazpi lagun Amsterdamera 7 lagunek Amsterdamera joatea pentsatu genuen eta bi kotxetan eta bi kanpin-denda hartuta abiatu ginen. Jana ere ahal genuen guztia erosi genuen -Europa oso garestia baitzen-. Abiatu ginen Paris aldera. Ordurako, erabakita geneukan Parisen zein kanpinetara joango ginen, baina Paris ez da nolanahiko hiriburua eta saihesbide hartan galdu egin ginen geure artean. Elkartu ginenean, bi kotxetan joateak zeukan arriskuaz jabeturik, erabaki zuhurra hartu genuen: fondoa banatu genuen. Horrela, hurrengo goizean, lasaituta, aurrera egin genuen. Baina, Belgikarako autopistan berriro galdu eta _____________ apartatu ginen. Bazkaltzeko ordua iritsi zenean, konturatu ginen benetako egoeraz: fondoa banatu banatu genuen, baina ez ordea gainerakoa. Gure autoan lau ginen eta hiru lo-zaku; otordutarako ardoa nahi eta autoan esnea; guk zartagina eta haiek olioa.. Hamar egun eman genituen horrela, Belgika eta Holandan zehar.
behingoz
betiko
sekulako
Oporretan, libururik ez! Nire senarra denarekin ezkondu baino lehen gertatutako da hau: Niri etxetik atera eta hortik zehar ibiltzea asko gustatzen zitzaidan. Berak, berriz, beti izaten zuen aitzakiaren bat liburu eta paper artean murgilduta ibiltzeko. Nik hura ezin nuen eraman, eta, _______________, ultimatuma eman nion: edo aldatzen dituzu ohiturak edo jai duzu nirekin. Gauzak horrela, pentsatu genuen egun batzuk etxetik kanpora pasatzeak on egingo zigula. Negua zen eta Izabara joan ginen oporraldi erromantiko bat pasatzera. Nik jarri nuen baldintza bakarra: liburu bat bera ere ez. Gauza da bidean, iritsi baino lehentxeago, errepide-bazterrean geratu behar izan genuela. Ondo gogoratzen dut nola atera nintzen autotik, atzeko atea ireki, arroparen poltsa zabaldu eta. A ze desilusioa! Hala ere, Izabara iritsi eta afari eder batekin konpondu zen dena. Orain gogoratzen dudanean barregura ematen dit, baina orduan...
bat-batean
behin batean
halako batean
Etxetik kanpo pasatu nituen lehenengo oporrak Sei urte izango nituen eta gurasoek udaleku batera bidali ninduten Nafarroara, 5 urtetik 14ra bitarteko beste ehun bat neskato eta mutikorekin batera. Udalekua lekaimeek gobernaturiko barnetegi modukoa zen. "Montañas nevadas" eta "Voy por rutas imperiales" abesten genuen. Hala ere, OJEko kanpalekuetan, errepertorio konprometituagoa zuten. Janaria eskas. Hor ikusi nuen telebista lehenengo aldiz: Rin-Tin-Tin. Arropa guztietan 86 zenbakia nuen josita eta egunero errezatu behar izaten genuen arrosarioa. Txintxo portatzen ___________ artean dozena bat arrosario banatzen zuten abemariak-eta ongi zenbatzeko. Niri ere egokitu zitzaidan horietako bat. Baina, etxean, amaren eskuetan hamaika aldiz ikusi arren, ikasi gabe nuen nola erabiltzen zen. Eta lepotik zintzilikatu nuen aldamenekoei harro-harro esanez: "mira, tengo collar".
ziren
zirenen
zirenak
Galizia hura bai ederra! Haiek bai izan zirela opor ahaztezinak. San Iñazio bezperan erabaki eta abuztuaren 1ean irten genuen neska lagunak eta biok Galiziara joateko. Eguraldi ona izan genuen, batzuetan euri eta bestetan ateri. Ezagutzen ez nuen lurraldea oso polita, Euskal Herria bezain berdea. Eta gu maiteminduta, elkarrekiko _________________ eginda. Horregatik ikusten genituen egun guztiak distiratsuak, horregatik lurraldea paregabea, horregatik janaria gutiziatsua.