Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Askok eta askok egun gutxi barru udako oporrak izango ditugu berriz ere. Eta horrenbestez, urteroko ohiko galderari erantzun beharrean aurkituko gara: nola aprobetxatu ahalik eta ondoen oporrak hainbeste ___________ iritsitako egun hauek alferrik galdu ote ditugun ustearekin ez bukatzeko? Hona hemen galdezka aritu ondoren, jaso ditugun proposamen eta ikuspegi desberdin batzuk.
nekez
kostata
ahaleginik
Aurten opor ibiltariak Aurten opor ibiltaria izango dugu: Galizia-Portugal-Extremadura-Toledo. Etxeko lauok elkarrekin, autoa hartu eta Vigo aldera abiatuko gara. Bidaia oso luzea denez, bidean geratuko gara (Leonen). Aurten saiatuko gara aterpetxe batetik bestera joaten. Nahiz eta orain arte, kanpinetan ibili izan garen, nagusiki. Horregatik, Leongo Udal aterpetxean egingo dugu lo. Vigon, ___________, ikusi beharko, aterpetxean tokirik ez dago eta. Gero, Portugalgo kostan barrena ibiliko gara (Viana do Castelo, Porto.) Lisboaraino. Han egun pare bat egin, eta Meridara (Badajoz) ailegatzea izango da gure helburua. Gero, Toledora. Jarraian, Salamancara. Eta handik etxera.
berriz
orduan
baita
Aurten ere, neu galtzaile! Martxoaren 9rako esan zidan ohelagunak abuztuaren lehen hamabostaldirako erreserba egina zuela Almeriako kanpin batean. Txundituta utzi _____________. Egia da, bai, hamabostaldi bat lehenago aritu ginela, urtero bezalatsu, mendiaren eta hondartzaren onurez nor bere arrazoibideak aurkezten. Garaiz genbiltzala oraindik, baina komeni zitzaigula azken ordurako ez uztea. Egon hadi lo, eta jango duk me! Mila kilometrotik gorako bidaia, abuztuan paraje haietan egin dezakeen bero zakarra, Mediterraneoko salda berotan beratzen jarrita nazkatzeko arriskua. Burura etorritako argudio guztiak erabili ditut, baina alfer-alferrik.
zidan
ninduen
zitzaidan
Etxeko gazteek galdera bakarra egin dute, ea aquapark edo antzekorik baden. Baiezkoa entzun duten bezain pronto, beste hiru aldeko sutsu gehitu zaizkio emazteari. Lau eta bat! Gauzak dauden moduan, _________ ibiliko naiz orain ordezko beste plan bat egin nahian. Gibel-handi samarra denari bizkortzea beste biderik ez zaio geratzen, eta hurrengorako zoliago ibiltzea. Aurten ere, neu galtzaile! Ala ez?
sasoiz
garaiz
alferrik
Bidai antolatuak gorroto ditut Irakaslea naiz eta bi hilabete opor ditut, beraz, gutxienez hilabete baterako joaten saiatzen naiz. Aurten Mexikora joan nahi dut. Bidai antolatuak gorroto ditut eta horregatik neronek prestatzen ditut hemendik lehen eta azken egunak. Gero, bertan nagoela, eguna etorri ___________ erabakitzen dut nora eta nola joan. Ahal dela, bakarrik joatea gustatzen zait, bidean aisa egiten baitira lagunak.
ahala
ezean
batera
Burua nekatu gabe Gu urtero Gironako kanpin batera joaten gara. Han lagunartea ere egina dugu. Iritsi, karabana kokatu eta argindarra lotu. Bainu-jantzia jantzi eta tunbonan etzan. Hauxe da hamabost egunetako gure plana. Haurrentzat horrelakorik ez dago eta gurasoentzat ________________ !
besterik ez
ez dago esaterik
zer esanik ez
Oporrak, oporrak prestatzea! Ez da horixe kontu samurra izaten. Izan ere, norberak beretzat antolatu behar izatera, seguru asko arazoak asko gutxituko dira, baina, norbaitekin adostu behar baduzu. Gehienetan jendeari opor hitza bidaia hitzaren sinonimo iruditzen zaio. Nire kasua, berriz, guztiz kontrakoa da. Niretzat bidaia hitza gehienetan lanaren sinonimo da eta oporra ez-bidaiatzearekin lotzen dut. Baina, laguna ere hortxe dago, eta, __________ zehar bizimodu arras desberdina dugunez, berak oporrak zarata, jendea, eguzkia, erosketak, eta azken finean, bidaiarekin lotzen ditu. Nola konpondu kontua? Bada, guk, normalean denbora gehiena baserrian ematen dugu eta tartean bidaiatxoren bat egiten dugu Europako hiribururen batera. Seguru asko aurten Berlin aukeratuko dugu.