Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Oporrak gozatzeko dira, zertarako bestela? Gure artean, oraindik ere, udan hartzen ditugu oporrak, abuztuan gehienbat. Baina, baita uztailan eta irailean ere. ___________, bi hilabeteotan salneurriak merkexeagoak dira, batez ere irailean. Eta zer esanik ez, oporretara joateko lana izan behar da, zeren langabezian egonda zailago da, ezta? Lantokian egun batzuk hartzen dira libre, eta segun zenbat diru duzun, edo gastatu nahi duzun, hobe esanda, batera edo bestera joango zara.
Erabaki asko hartzen dira oporren aurretik: nora joan, zein garraiotan, zertara, bidaia antolatuan ala ez, zenbat denbora, norekin. Kontuak kontu, zoazenekin zoazela, disfrutatu!
Hala ere
Izan ere
Baita ere
ATSEDENA Nola hartu atseden? Eguneroko eginbehar horien ordez atseginagoak ditugun beste batzuk egitea da kontua, eta agian egiten ez ditugunak, ____________, ez dugulako astirik, edo ez dugulako geure denbora antolatzen jakiten: irakurtzea, txangoak egitea, etxetik kanpo afaltzea, seme-alabekin jolastea, bikotekidearekin denbora gehiago egotea, zeure burua gehiago zaintzea, kirolean aritzea. edo dena delakoa.
nolanahi ere
aldiz
esaterako
DENA LIBRE!! Oporrak gehiegikeriekin lotzen dira maiz. Gure osasuna ez behartzeko lau arautxo bete behar dira: era orekatuan egin otorduak, lau otordu gutxienez. Ez kendu orduak _______. Beste gomendio bat: errazago da deskonektatzea urtean zehar ikusi gabeko parajeetara joaten bazara. Eta aisialdia ez da alferrik galdutako denbora.
loak
loari
lotan
OPORRETAN EZ ESTUTZEKO Denok nahi dugu oporrak liluragarriak izatea, baina batzuk horrekin itsutu egiten dira, eta lortzen ez badute, etsituta itzultzen dira. Zer egin hori ez gertatzeko?: - Ez zaitez ordulariaren neskame/morroi bihurtu: ez ibili presaka, ez zaitzatela orduek eta minutuek estu hartu. - Aintzat hartu besteen iritziak eta nahiak. Hau ________________ da norbaitekin bazoaz. Saiatu erabaki adostuak hartzen, taldeak eskertuko dizu. Txinako aspaldiko esaera omen da, ezteiak ezkontza-bidaia bukatu arte iraun behar duela gutxienez. - Ez eraman ordenagailua zurekin, eta telefonoa, ahal dela, itzalita eduki.
badaezpadakoa
nahitanahiez
ezinbestekoa
INPROBISATU Oporrak antolatuta eramatea ondo dago, baina ez da komeni den-dena lotuta, aurretik hitz eginda eramatea, zeren edozein ezustekoren aurrean urduri jartzeko arriskua dago, pentsatutakoa beteko ez __________ beldurrez.
den
dela
denik
BETETZEKO MODUKO OPORRAK EGIN Ez engainatu zeure burua. Oporretan ez dira mirariak gertatzen, eta oporretara joate hutsak ez dizkizu arazoak konponduko. Orain badirudi edonor edonora joan daitekeela, eta etxeko pasilloan bezala ibili. Hori saldu digute bidaia-agentziek eta. Baina, adibidez, oihana ez da aproposa 70 urtekoentzat, __________________. Eta edozein ez da gauza, eginahalak eginahala, elefante baten gainean ibiltzeko, edo basamortura egunak pasatzera joateko.
esanaren esanez
esanak esan
esatea ere
FOTOKOPIAK Bada jendea oporretara eramaten dituen dokumentuen fotokopiekin joaten dena: osasun-txartelarena, edo haurraren kartilarena, NANaren fotokopia, pasaportearena, bidaia-txartelena. Eta gero han, ____________, edo aldean fotokopiak eramaten ditu, edo alderantziz, originalak galduz gero fotokopiak badauzka behintzat.
bi-biak
bitako bat
bien bitartean
TELEFONO-ZENBAKIA Bada telefono-zenbaki bat kalterik egiten ez duena. Bidaia saldu dizun agentziarena, hain zuzen. Arazoren bat gertatuz gero, eta han ezin badizute konpondu, deitu agentziara. Enbaxadetako telefonoak ere eraman. Eta etxeko norbaitena. Etxeaz ari garela, beti norbaiti esan nora zoazen. Eta sakelako telefonoek? Eman dezagun Bakion bizi zarela eta Parisa joan zarela oporretan. Eta Bakiotik deitzen dizula norbaitek. Deia egin duenari "dei nazionalen" tarifa ezarriko diote, baina nazioarteko deia da, garestiagoa. Aldea zuk pagatu beharko duzu. Deitzen duena zu bazara, zuk pagatuko duzu guztia. Eta Parisen zaudela zurekin joandako bati deitzen badiozu, Parisera bertara alegia, hori ere nazioarteko deia da, zure segapotoaren antena ez dagoelako Frantzian.
Aldea
Aldia
Astia
ASEGURUAREKIN ALA GABE? Ondo aztertu aseguruen kontu hau. Bidaietan ezusteak gertatu egiten dira: gerta daiteke gaixotzea, lapurretaren bat jasatea, maletak galtzea, istripuren bat izatea. Gurean ez dago ohitura handirik, baina bidaia-aseguruak komenigarriak dira oso, batez ere bakarrik bazoaz. Gerta ___________, adibidez, bidaia erosita izan eta bertan behera utzi behar izatea zuk zeuk. Hori aurreikusten duten aseguruak ere badira. Bidaia konbinatuetan, hots, garraioa eta lo-tokia biak batera eskaintzen dituztenek, badute gutxieneko aseguru bat. Atzerapenak, hegaldiren bat kendu dutela edo, "overbooking"a eta osasun-zaintza sartzen dira aseguruan. Bidaia-agentziak behartuta daude aseguru honen berri ematera bezeroari.
daitezke
litzateke
liteke
TXERTOAK Tropikora eta bazoaz agian txertoren bat hartu beharko duzu. Eta hori bai dela oso garaiz egin beharreko zerbait. Ez du balio joan aurreko bezperan txertatzen hastea. KONTRATUA Bidaia erosi egiten da, eta derrigorrezkoa da bezeroari kontratua idatzita _________. Eta benetan oso komenigarria da irakurtzea gure eskubideak zein diren jakiteko.
eman
ematea
ematen
ETXERATZEN Oporrak bukatu egiten dira. Eta bada itzultzeko egunean askotan egiten den galdera: "Dena sartu al dugu maletan?". Joan aurretik orri batean idatzi maletan sartu duzun guztia. Bueltatzeko egunean begiratu, eta denbora asko aurreztuko duzu zer falta zaizun errepasatzen hasten __________.