BUELTARIK GABEKO BIDAIA. Euskaldunon Egunkaria, moldatua.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Bizi baldintzak hobetu nahian, Afrika atzean utzi eta Europarako bidean jarri zen gazte horietako bat dugu Mohamed Kahmani Lazkaoko herritarra. 1964. urtean, 20 urte zituela, Tetuan utzi eta Alemaniara joan zen. Ez zen luzaro egon han: “bi urte soilik; izan ere, behin turismo apur bat egitera Donostiara etorri nintzen, eta Kontxako pasealekuan Tetuango lagun batzuekin topo egin eta haiek hemen geratzea proposatu zidaten”.
Mohamed Kahmani _________________________
Tetuango lagun batzuekin etorri zen Europara.
hogei urte zituela etorri zen Donostia aldera.
lagun batzuen proposamena onartuz, Alemania aldera joan zen.
hasiera batean Alemaniara abiatu bazen ere, behin-betiko Euskal Herrian finkatu zen.
Ordurako Mohamed ezkondurik zegoen, Rabea bere emaztearekin; Marokon jaio zen euren lehen semea, Yousef. Mohamedek familia lehenbailehen ekarri nahi zuen Euskal Herrira, baina aurretik segurtasuna eskuratu nahi zuen. “1970ean nire emaztea eta semea etorri ziren. Geroztik Lazkaon zoriontsu bizi izan gara”.
Mohamedek familia _________________
Lazkaon zoriontsu bizi den arren, euren jatorria dela eta, arazoak izan dituela dio.
lehenbailehen ekarri nahi zuen edozein baldintzatan.
Lazkaora etortzea nahi zuen, baina ez segurtasuna lortu aurretik.
zoriontsu bizitzea besterik ez zuen nahi.
Mohameden familia erabat gizarteratuta dago Lazkaon, eta oso gutxitan izan dituzte aipatzeko moduko arazoak beren jatorri arabiarra dela eta. Edonola ere, guraso eta seme-alaben artean desberdintasun nabarmenak suma daitezke ohitura eta erlijioari dagokienez. Aita-amak islamaren esanak betetzen saiatzen diren bitartean, seme-alabak ez daude erlijioari loturik. Hala ere, Youssefek argi azaltzen du euskara jatorrean, “etxean ikasitako ohiturengatik” alkohola eta zerrikiak alde batera uzten dituela.
Mohamedek eta bere familiakoek _________________________
gutxitan, baina arazoak izan dituzte euren erlijioagatik. Hori dela eta, ez dira gizarteratuak sentitzen.
erlijioaren betebeharrak direla eta, alkohola eta zerrikiak ez dituzte hartzen.
alkohola eta zerrikiak baztertzen dituzte.Hala ere, gurasoentzat erlijio-betebeharra da, seme-alabentzat berriz, etxean ikasitako ohitura.
ohitura eta erlijio kontuetan guraso eta seme-alaben artean ezin suma daitezke desberdintasun nabarmenak.
Mohameden etxea ez da marokoarren etxe tipikoa. Ez da erraza nabaritzea halako batean, etxe horretan musulmanak bizi direla. Salako orma batean zintzilik Koranaren orrialde bat daukate, apaindura apartekin, eta Korana liburutegian; horiek dira xehetasun guztiak. Senar-emazteek, hori bai, marokoarren ohiko txilaba soinean dute elkarrizketa egitean, Youssefek berak onartzen duenez, “azkenaldi honetan hasi dira euren ohiturak errekuperatzen, duela urte batzuk ezinezkoa baitzen”. Mohamedek argi dio azken urteotan ohartu direla Euskal Herrian megrebiar ugari dagoela, eta hori jakin eta gero ari direla mezkitak eraikitzen edo animaliak musulmanen erara hiltzen, horien haragia jan ahal izateko.
Mohameden etxea (-n) _________________________
marokoarren etxeetan ikus daitezkeen apaindura txiki batzuk baino ez daude.
lehenengo begiratuan ikusten da Korana, apaindura aparta baitauka.
ohiko txilaba janzten dute etxeko guztiek, kalera eramaten ausartzen ez diren arren.
musulmanen etxeetan aurki daitekeen apaindura bera nabari daiteke.
Youssef hiru urte zituela etorri zen Lazkaora, eta bere burua euskal herritartzat dauka, “nahiz eta arabiar jatorriari uko egin ez. Etxean guraso eta neba-arrebek arabiarrez hitz egiten dugu, baina nik hizkuntza hori asko galdu dut aspaldian ez bainaiz Marokora joan. Euskal Herrian igaro dut ia bizitza osoa, eta gutxitan izan dut aparteko arazorik nire jatorriarengatik”.
magrebiar askok bezala, bere burua bazterturik ikusten du Lazkaon.
nahiz eta bere jatorriari uko egin ez, arabiar hizkuntza asko galdu duela onartzen du.
bere etxean betidanik jarraitu direla gurasoen ohiturak esaten du.
aspaldian ez dela Marokora joan eta honek herrimin handia sortzen diola dio.
Euren haurrek islam-erlijioa baztertzeagatik pena hartzen ote duen galdetuta, Mohamedek azkar erantzun du: “Seme-alabak euskara eta gaztelaniaren artean hazi dira, hemen ez zegoen mezkitarik, ezta irakasle musulmanik ere. Nik, egia esan, denborarik gehien lanean eman dut, eta egunero gutxi ikusi izan ditut. Gainera, Goierrin gu izan gara urteetan musulman bakarrak. Niri erakutsitako guztia erakutsi diet nik, baina giroa ez zen egokiena…”.
Familia honetan, seme-alabek _________________________
ez dute girorik aproposena eduki islam-erlijioa jarraitzeko.
alde batera utzi dute erlijioa aitak ez dielako berari erakutsitako guztia erakutsi.
gaur egun ez daukate arazorik mezkitara joateko Lazkaon bat eraiki baitute.
nahiz eta urteetan musulman bakarrak izan Lazkaon islam-erlijioa jarraitzen dute.