NIRE BIDAIA HURA/ Glorya Pera. VENEZUELA/ 2004ko abuztuan. Goienkaria. Debagoieneko astekaria, 191. zkia.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Ines nire lagunarekin joan nintzen Venezuelara iazko udan. 23 egun egin genituen han. Aldez aurretik ezer antolatu gabe joan ginen. Caracasera iritsi eta hango hotel baten pasatu genuen lehendabiziko gaua. Caracas hiri arriskutsua zela entzunda genuen, eta egia esan, ez __________inpresio onik egin, nahiz eta gau bat besterik ez genuen pasatu hantxe.
zitzaigun
zigun
zuen
Hurrengo egunean mendebaldeko kostaldera abiatu ginen, Chichirivichera, hain justu; Benidorm __________hiria da.
estiloko
bezala
itxuraz
Ez da batere hiri polita, baina, inguru guztia parke naturala da eta cayo edo irlatxo mordoa dago; inguruak zoragarriak dira. Txalupa batzuk daude cayoetara___________.
joatea
joateko
joatera
Gu haietako batzuetan egon ginen, Cayo Sombreron, esaterako. Hainbat __________ere bisitatu genituen cayoetan.
kobazulo
kobazuloa
kobazuloak
Chichirivichetik Puerto Ordaz hirira joan ginen; 14 ordu egin genituen, autobusez. Bidaia gogorra izan zen, benetan. Guk autobus onenetako baten egin genuen bidaia, baina, ikustekoak __________hango autobusak: kanpotik leihoak eta denak margotzen zituzten, musika oso ozen jartzen zuten...
ziren
zuten
zituen
Puerto Ordaz hiri oso handia da, eta horrelako gehienak bezala, nahiko arriskutsua da. Gure helburua, baina, Canaima oihanera ________zen.
iristea
iristen
iristeko
Puerto Ordazetik Ciudad Bolivarrera joan ginen, eta ______, sei lagunentzako abioneta batean, Canaimara. Zoragarria da Canaima parke naturala.
han
hango
handik
Hango mendiak lauak dira, altuak eta lauak, eta "tepui" deitzen _________. Denetik ikusi genuen Canaiman: laku bateko hondartzan egon ginen, ur-jauziak ikusten, txalupetan ibili ginen...
dute
diete
zaizkie
Canaiman dago Angel izeneko ur-jauzi ospetsua. Ederra da, baina, hura baino _________ ere badaude, Sapo izenekoa, esaterako. Bi gau pasatu genituen Canaiman, eta zoragarria izan zen oihanean lo egitea.
politegiak
politagoak
politenak
Azkeneko bost ________ Santa Fe herrixkan pasatu genituen, ekialdeko kostaldean. Maitemindu egin ginen herrixka horrekin; arrantzaleen herri txiki bat da.
egun
egunak
egunek
Urakan baten bisita ere izan genuen; azkeneko eguna zen eta bazkari ona egitea pentsatu genuen. Bazkaltzen ______________, haize gogorra eta zaparradak hasi zituen; ez ginen gehiegi beldurtu, ez ginelako oso kontziente zer gertatzen ari zen.
geundenez
geundela
geundenetik
Alboko herri batean __________ handiak eragin zituen urakanak. Bidaia ederra egin genuen, eta oso gomendagarria, benetan.